Serapias

1 Hipokiloak oinean kailu bakarra du, osoa edo pixka bat ildokatua (23) >> S. lingua L. Geof., 10-50 m. IV-VII. Larreak eta leku irekiak; 0-1200 m. Lurraldearen iparreko bi herenak: U(B). Med.-Atl.

- Hipokiloak oinean bi kailu ditu, paraleloak edo dibergenteak (26) >> 2

2 Epikiloa 3-5 mm zabal da, lantza-itxurakoa; sepaloak 10-18 mm luze dira; petaloen oinaldea ia zorrotza da (24) >> S. parviflora Parl. Geof., 10-40 cm. IV-VI. Larre lehorrak, hareatzak, basoetako soilune harritsuak; 0-700 m. Lurraldearen iparreko bi herenak, erdialde-ekialdeko muturra izan ezik: B. Med.-Atl.

- Epikiloa 8-26 mm zabal da, bihotz-itxurakoa; sepaloak 20-35 mm luze dira; petaloak oinaldean biribilak dira (25,26) >> 3

3 Brakteak kaskoa baino luzeagoak dira; hipokiloaren oinaldeko kailuak paraleloak dira (25) >> S. vomeracea (Burm. fil.) Briq. Geof., 20-60 cm. IV-VI. Larreak eta belartzak; 0-200 m. Haran atlantikoak: BB. Med.-Atl.

- Brakteak kaskoa baino laburragoak dira, edo gehienez ere hura bezain luzeak; hipokiloaren oinaldeko kailuak dibergenteak dira (26) >> S. cordigera L. Geof., 10-60 cm. IV-VII. Belardiak eta leku belartsuak; 0-1300 m. Lurraldearen iparreko bi herenak: U(B). Med.-Atl.

...
Loreak, Astigarragako Bentaren inguruetan

Hipokiloak oinean kilo bakarra du, osoa edo pixka bat ildokatua.