Scilla

1 Lore-elkarte brakteagabea; hostoak udazkeneko loraldiaren ondoren garatzen dira (30) >> S. autumnalis L. Geof., 5-25 cm. VII-X. Larre lehorrak eta lur harritsuak; 50-1300 m. Lurraldearen erdiko herena: U; itsasertza eta mendebaldeko haran atlantikoak: B. Med.-Atl. (hainbat esk.).
- Lore-elkarte brakteaduna; antesian hostoak garaturik daude (32,33) >> 2

2 Braktea laburrak, 3 mm-tik beherakoak; hosto-ertz ziliodunak; antera berdexkak >> S. hyacinthoides L. Geof., 30-80 cm. IV-V. Apaingarri gisa landatzen da eta subespontaneo hazten da errepideetako ezpondetan; 0-100 m. Pirinioen iparraldeko haran atlantikoak: BB. Med.
- Braktea luzeak, 5 mm-tik gorakoak; hosto-ertz leunak; antera urdinxkak (32,33) >> 3

3 Hostoak 1-7(12) mm zabal dira; erraboilak 10-20 mm-ko diametroa du eta gainean tunika leuna dauka, marroia edo zurixka (32) >> S. verna Hudson Geof., 5-40 cm. II-VII. Zelaiak, belartzak, basoetako soiluneak; 0-2200 m. Lurraldearen iparreko bi herenak: A(U); hegoko herena: B. Atl.
OHARRAK.– Kostaldean bizi diren landareak oso sendoak eta garaiak dira (30-40 cm), hosto zabalak dituzte (gehienez 12 mm-koak) eta loreelkarte erabat konikoa dute; pedizeloek fruitu-elkartean hazten jarraitzen dute, eta behekoak luzeak dira (20 mm-tik gorakoak), okerrak eta zutituak. Ezaugarri horiek S. ramburei Boiss espeziera hurbiltzen dituzte.
- Hostoak (10)15-40(50) mm zabal dira; erraboila horixka, teilakaturik dauden ezkata bakanez estalita, normalean 20 mm-tik gorako diametroa duena (33) >> S. lilio-hyacinthus L. Geof., 15-45 cm. III-VII. Pagadietako oihanpeak, ibarbasoak eta lapiazetako arrailadurak; 0-1750 m. Lurraldearen iparreko bi herenak: U. Atl.

Loreak

Hostoak 1-7(12) mm zabal dira; erraboilak 10-20 mm-ko diametroa du eta gainean tunika leuna dauka, marroia edo zurixka.

Landarea

Hostoak (10)15-40(50) mm zabal dira; erraboila horixka, teilakaturik dauden ezkata bakanez estalita, normalean 20 mm-tik gorako diametroa duena.