Campanula

...

Sustrai lodia, arbi-itxurakoa; loreak luku estuan daude; pedizeloak loreak baino laburragoak dira eta brakteatxoak oinaldetik sortzen zaizkie; kalizaren hortzak tente daude eta gehienetan ez dira zerradunak; korolaren herena zatiturik dago.

Loreak

Lore eseriak edo ia, muturreko glomeruluetan, eta batzuetan baita albo-glomeruluetan ere.

Landarea

Landareak soropil trinkoa eratzen du; gehienetan oinaldeko hostoak ez dira falta loraldian; loredun zurtoinak ez dira izaten 10 cm-tik gorakoak; kalizaren gingilak oso laburrak dira, eskuarki 3.5(4) mm-tik beherakoak.

Loreak

Lore tenteak edo zutituak, lukuetan edo panikuletan; kalizak gingil tenteak ditu eta hodian ile luze zurrunak ditu, zutituak; 3-4.5 cm-ko korola; landare ilezurruna.

Lorea

Sustraiak ez dira lodiak; loreak panikula zabal eta laxoan daude; pedizeloak loreak baino luzeagoak dira, eta brakteatxoak erdialdetik sortzen zaizkie; kalizaren ortzak +/- zutituak dira, oinaldean zerradunak; korolaren erdia zatiturik dago.