Verbascum

Verbascum thapsus, Aralar, abuztuan

Zur­toi­ne­ko hos­to­ak de­ku­rren­te­ak dira; lo­re­ak gal­bu­ru-itxu­ra­ko lu­ku­an daude, zur­toin ba­kun ba­ten mu­tu­rre­an; an­te­rak ha­riz­pi­ei ze­har­ka edo al­bo­ka lo­tu­ta dau­de. Lo­re­zil-ha­riz­pi­ek ez dute ile­rik edo gu­txi dute; oi­nal­de­ko hos­to­ak ia ese­ri­ak dira edo txor­ten la­bur-la­bu­rra dute; zur­toi­ne­ko hos­to­ak zati luze ba­te­an de­ku­rren­te­ak dira; lan­da­re ber­de-gri­sax­ka.

Loreak

Beheko hostoak gingildunak/pinatifidoak dira, eta izar-itxurako ilez osatutako ilupa zurixka edo horixka daukate; pedizeloak kaliza baino laburragoak dira; lorezil-harizpien ile guztiak luzera berekoak dira.

Loreak

Hosto-gainak berdexkak dira, eta hosto-azpiek eta landare osoak ilupa grisaxka dute, mehea eta iraunkorra; zurtoinaren goialdea angelutsua da; panikulak adar tenteak ditu; korolek 15-20 mm-ko diametroa dute.