Lamium

Landare multzoa

Goiko hostoak eta brakteak horztunak dira, sartune ez hain sakonekin, eta hostoen orria oinaldean bihotz-itxurakoa da eta ez da txortenean dekurrentea; korolak 10-12 mm luze dira, eta goiko ezpaina 4-6 mm luze.

Loreak

Landare bizikorrak, sendo sustraituak; korolen hodia oinaldean okertuta dago, eta 2 mm-tik gorako diametroa du; hostoen orria zabal baino nabarmen luzeagoa da, 2(3)cm baino luzeagoa.

Lamium galeobdolon

Korola horiak, korolen beherko ezpainak 3 gingil ditu, hirurak ia tamaina berekoak; antera ilegabeak; sasibertiziloak oso bakanak dira; landare bizikorrak, herrestadar luzeekin.

Loreak

Braktea eseriak, zurtoin-besarkatzaileak, erdizirkularrak edo giltzurrun-itxurakoak, gehienetan luze baino zabalagoak; sasibertiziloak bakanak izan ohi dira; kaliza iletsua da, eta loraldiaren ondoren hortz zuzenak edo elkar-ukitzaileak ditu; korolaren hodia kaliza halako 2 baino luzeagoa da.