Otsagabia-Muskilda-Abodi

Enviado por Xabiaram el 2020, Noviembre 3 - 17:03.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Otsagabia
ABIAPUNTUA Otsagabia
Esquema Otsagabia-Muskilda-Dukea-Abodi-Ituzkia-Otsagabia
Relacionados »Abodi (mendi)
Gora-behera901 m
Luzera20 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Otsagabia-Muskilda-Abodi
Eguzki lorea, Mainsxiloko igoeran

(2020-08-08)
Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako mendialdean.
3 ordu eta 45 minutuko igoera + 1 ordu eta erdiko egonaldia + 2 ordu eta erdiko jeitsiera.

Gaurko txangoa Otsagabia herritik bertatik abiatzen da. Autoa aparkalekuan utzi eta alde zaharrean sartuko gara eliza alderako norabidean, honen gibeletik doan Irigoien karrikatik bidezidor bat abiatzen da Muskildako santutegirantz, narbarmen seinaleztatu dago, eta honi jarraituko diogu hasiera batean. Bidea maldatsua da baina eramangarria, 35 minututan santutegira iritsiko gara, eta 40 minututan Muskildako tontorrera. Gainalde honetan zuhiatz berezi ugari ikusiko ditugu bidearen ondoan eta santutegiaren inguruan, adibidez: Ametz Ilaundua, Larizio pinua, Zumarra, Lizarra, etab.

Gainalde honetatik apur bat beherantz egingo dugu basoan tarte zelaitsu eta lau baterantz non borda batzuk ikusiko ditugun Abodi aldera doan GR11 bidezidorretik igotzen hasi baino lehen. Gero zeharkabidean egingo dugu bidea tarte batez langa bat pasatuz Irati/Abodi mendialdeko esparruan sartzen garen arte. 2 orduko bidea hona arte.

Orain Dukea (1481m) mendia une oro gure aurrean dugula, bere mendebaldean eta Arrizabalako megalitoak dauden leporantz igoko gara mendi magal belarditsuan gora. Lepora iritsi eta aipaturiko megalitoak, zutarri handi bat, 6,80 metroko luzera eta 1,95 metroko zabalera duena, eta trikuharri bat ikusi ahalko ditugu bertan. Ondotik Dukea (1481m) tontorra zapalduko dugu.

Aurrerantz egingo dugu Abodiko mendizerraren bizkarretik ekialderantz Abodi (1533m) tontorraren bila. Beste ordubete pasatxoko ibilaldia Arrizabala lepotik Abodi tontorrera, baina aldapa gora-behera oso gutxirekin. Inguru honetan goialdetiko ikuspegi paregabea izango dugu udako eguraldi oskarbia badugu, iparralderantz Orhi, bere bi mila metro baino gehiagorekin eta Iratiko pago eta izei oihan handia, Europako bigarren handiena dena. Eta hegoalderantz Otsagabia eta Zaraitzu ibarra.

Behin tontorra zapaldu eta argazki batzuk eginda, atsedena hartu eta zerbait jateko parada egokia.
Arratsaldean itzulera bideari ekin beharko diogu, hasieran Abodiren ekialdeko lepotik hegoalderantz doan mendiko pista hartuko dugu, hau basoan barneratzen da berehala, gero zelaigune batera irtengo gara eta ondoren berriro basoan barneratu, bigarrengo honetan bidezidor bat hartu beharko dugu hegoalderantz, Elkorreta-Gartxoten haitzuloa sendarekin bat egitera eramango gaituena bizpahiru zigi-zagaren ondotik.

Senda hau tarte labur batez besterik ez dugu jarraitu behar, honek Itzaltzura daramalako eta gu Otsagabiara goaz, horren ordez hartxintxar pista jarraituko dugu eta bihurgune itxi batera iristean hau eskuinetik utzi eta hegaletik abiatzen den senda bati jarrraituko diogu. Honek artzantza zelaigune batetik eramango gaitu azkenean errepidean jarriko gaituen Ituzkiako basoan sartzen garen arte. Gelditzen zaigun azken zatia errepidez egin behar da Otsagabia herriraino, bidearen erdian gutxi gorabehera ibaiko bainu eta atseden-leku bat ere aurkituko dugu.

Imágenes

***

***