Beorlatzako haritza

Beorlatzako haritza
Beorlatzako haritza ©Xabiaram
MunicipioZalduondo
ConditionOna
Espeziea: 
Haritza
Deskribapena: 
Galarreta eta Zalduondo artean dauden haritz handi gehienak haritz kandugabeen (Quercus petraea) ale lepatuak dira. Zuhaitz horiek inausi egin zituzten urte askotan eta, horren eraginez, enborra neurriz kanpo loditu zitzaien. Zuhaitzak ikatza egiteko lepatu ziren, eta haien adaburuen azpian abereak zeuden bazkatzen. Beraz, zuhaitzez hornitutako larratze eremua izango zen, hau da, abeltzaintza eta basogintza batera landuko ziratekeen esparrua. Haritz guztien artean, badira bi oso bereziak direnak. “Galarretako aitona” (Donemiliaga), 8 metrotik gorako perimetroa duena, eta “Beorlatzako haritza” (Zalduondo), 7,5 metrotik gorako ale hibridoa. Lehenengoari dagokionez, Euskal Herriko perimetro handieneko haritza izan daitekeela esaten da. Bigarrenari gagozkiola, bere enbor hutsaren barruan dozena bat pertsona baino gehiago sartzen direla esaten da. Iturria: Aizkorri-Aratz Parke Naturala
AdjuntoTamaño
Haritzak zalduondo.gpx39.46 KB
Imágenes

**

***

***

**

***

***