Atxarte-Astxiki-Alluitz

Submitted by Xabiaram on 2019, Diciembre 9 - 19:49.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Abadiño
ABIAPUNTUA Atxarteko harrobiak
Esquema Atxarteko harrobiak-Astxiki-ALLUITZ (1034m)-Artola Lepoa-Atxarteko harrobiak
Relacionados »Alluitz (mendi)
Gora-behera900 m
Luzera7 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Atxarte-Astxiki-Alluitz
Alluitz (1034m) Astxikitik

(2019-09-08) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena.

Ibilaldia Atxarteko harrobi zaharretan abiatzen da, bertan autoa uzteko toki zabala dago.
Harrobien ondoan dagoen zubia pasa eta berehala hartuko dugu eskuinera dugun senda bat. Hasierako pagadia pasa eta zuzen jarraituko dugu gorantz, bideak haitzulo handi baterantz eramango gaitu, hau pasa eta zigi-zaga gora, malda handi samarra dago inguru honetan.

Orain Artolako Lepoa inguruan gaude eta lehenik Astxiki (785m) igoko dugu, ohiko sendatik igo daiteke, edo nik egin nuen bezala bide alternatibo bat bilatuz, ez da zaila aurrera egitea harkaiztegi honetan.
Behin tontorra egindakoan, Artola Lepora jeitsiko gara eta Alluitz (1034m) igotzeari ekingo diogu, bidea oso urratua dago eta ez dago galtzeko arriskurik. Malda handi samarra du eta poliki hartu behar da, 400 metroko desnibela gainditzeko, eta azkenean tontorra zapaltzeko.

Itzulera bidea hasieran Artolako lepora jeitsiz eta ondoren Atxarteko Harrobietara Astxikiren mendebaldetik eramango gaituen sendari jarraituz egingo dugu.

Imágenes

***

***

***