San Martin (Amezketa) - Aldaon (1409m)

Enviado por Xabiaram el 2018, Octubre 23 - 21:58.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA San Martin (Amezketa)
Esquema San Martin (300m) - Larrondoa (700m) - Artubi (1263) - Urakorri - Beoin - Aldaon (1409m) - Aintziriko Ordeka - Amezketa erreka - Burutzuzingo meatzeak - Ollarkan - Andreona - San Martin
Relacionados »Aldaon (mendi)
Gora-behera1300 m
Luzera16 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

San Martin (Amezketa) - Aldaon (1409m)
Aldaon (1409m) Egurbide aldetik

Ibilbide hau 300 metroko garaieran dagoen Amezketako San Martinetik abiatzen da, lehen kilometroa Altunegi auzoko bidean egiten da, orduan gurutzebidean erdian dagoen senda hartzen da Larrondoa (700m) aldera, hemen gainean trikuharri pare bat ikusi ahalko ditugu bidetik oso hurbil. Hemendik gora malda gogortzen hasten da eta senda estu eta aldapatsu batean Zabalegi (1070m) saroira iristen gara http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/10/94590.jpg, bertan izen bereko tontorra ere igo daiteke edo/eta aurrera jarrai zelaian gora Artubi (1263m) tontorrera http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/10/94588.jpg. Puntu honetara iritsita eguneko desnibel gehiena gainditua dugu, ia mila metro. Aurrez-aurre Malloetako gandor guztia, ni Aldaon (1409m) mendira arte joan naiz, http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/10/94600.jpg tartean Urakorri (1304m) eta Beoin (1347m) tontorrak ere igoz http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/10/94597.jpg. 4 orduko ibilbidea.
Bertan zerbait jan eta atsedena hartu ondoren, jeitsiera bideari ekin behar, ni Pardelutseko iturrira jeitsi naiz Aintziriko Ordeka deituriko aldetik http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/10/94603.jpg. Hemen Amezketa errekari jarraituz Burutzuzingo meatzetara arte http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/10/94619.jpg, hauek XIX.-XX. mendetan burdingorria (kobrea) ustiatzeko erabili ziren meatzeak dira, eta hondakin batzuk gelditzen dira. Aurrera jarraituz Ollarkan eta Andreona aldera doan senda edo errekaren ondotik beherantz doana hartu daitezke San Martingo aparkalekura itzultzeko, nik lehena hartu dut. 3 orduko itzulera ibilaldia, lasai hartuta.

Imágenes

***

***

***