Basatxu eta Santa Ageda arteko errepidetik Arrolatzara La Llana inguratuzEnviado por Jose el 2017, Febrero 19 - 10:58.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Basatxutik Santa Agedara doan errepidetik, Santa Ageda baino 400 m inguru lehenago, porlanezko bide bat abiatzen da. Toki hau da ibilbidearen hasiera puntua. Bide honek iparralderantz jotzen du aurrena, eta pixkanaka altuera hartzen du, aldi berean ezkerretara eginez. La Llana bezala ezagutzen den muinoa inguratzen da. Bideak eskuinera bihurgune bat hartzen duen tokian, ezkerretara langa bat dago, eta zuzen-zuzen oso zapalduta dagoen bide bat habiatzen da. Bide horretatik jarraitu behar da. Mendi-bizkarrera eramaten du. Gain txiki bat pasatu ondoren, zertxobait jaisten da, lepo batetara. Bide asko elkartzen diren bidegurutze bat da. Hasierako bide zabalarekin lotura bat ere badago, lepotik gertu pasatzen baita. Azkenengo malda aldapatsu eta luzea baino ez da falta. Zuzen-zuzen igo behar da suebakitik, eta ia goian eskuinera egin behar da, Arrolatzako tontorraren bereizgarria diren haitzetara iristeko.
|