Beriyoko artea

Beriyoko artea
Berioko artea ©Jose
UdalerriaDonostia
EgoeraOna
Espeziea: 
Quercus ilex ilex
Deskribapena: 
Duela urte gutxi arte landa eremuan zegoen, baina gaur egun Donostiako Berio (edo Beriyo) auzuneko etxebizitzek inguratuta dago. Nolanahi ere, aipagarria da inguruaren urbanizazioan arte eder hau aintzakotzat hartu zutela, bere inguruan biribilgune bat eginez. Horrela, bere iraupena ziurtatzea lortu zen, Karmele Saint-Martin Idazlea kaleari elementu apaingarri nabarmen bat ematearekin batera. Hegoalderantz okertuta dago, eguzki bila joan izan balitz bezala, eta bi zutabek laguntzen diote bere adar handien pisua eusten. Informazio gehiago ondorengo helbidean: http://www1.euskadi.net/biodiversidad/fichaarbol.apl?idioma=2&id=19.
Irudiak

***

***

****

***

***

***