Otal bailara glaziarra

Enviado por Jose el 2010, Marzo 10 - 21:29.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Erraza
Lurraldea Huesca
ABIAPUNTUA San Nicolás de Bujaruelo
Esquema San Nicolás de Bujaruelo – Ocins iturria – Otal bailara
Relacionados »Bujaruelo bailara (mendi)
Gora-behera300 m
Luzera13 Km
Iraupena1:15 - 1:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Otal bailara glaziarra
Mapa

Bujaruelo bailaran egin daitekeen txango lasai eta polit bat Otal bailarara igotzea da. Bailara nagusiaren gainean esekia dagoen jatorri glaziarreko bailara txiki bat da, Tendeñera mendikatearen ekialdeko ertzak hegoaldetik mugatzen duena.

San Nicolás de Bujaruelotik abiatuta, bailaran gora doan bidean aurrera egingo dugu, errekaren aldamenean, Ocins iturrira iritsi arte. Iturriaren ondoan bidegurutze bat dago. Ezkerreko bidean gora egingo dugu, sigi-saga altuera irabazi eta Otal bailarara sartzeko. Bidea jarraituz, bailararen barrenean dagoen aterpera iritsiko gara.

Itzuleran, beste bide bat ezagutu nahi badugu, Ocins iturriaren ondoko bidegurutzean ezkerreko bidea hartuko dugu. Erreka gurutzatu ondoren, ezkerretarako bihurgune estua baino metro batzuk lehenago, eskuinerantza bide bat abiatzen da. GR-11 ibilbidearen marka zuri-gorriak daude. Beratatik joko dugu, Ara errekaren ezkerraldetik San Nicolás de Bujarueloko zubi erromanikora iristeko.

AdjuntoTamaño
Otal bailara.gpx50.21 KB
Imágenes