Pico Murcia, Cardaño de Arribatik

Enviado por ietxaburu el 2010, Febrero 18 - 22:23.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Palencia
ABIAPUNTUA Cardaño de Arriba
Esquema Cardaño de Arriba, Valcabe errekatik, hegoaldeko lepoa, tontorra
Relacionados »Pico Murcia, Cardaño de Arribatik (track) »Pico Murcia (mendi)
Gora-behera950 m
Luzera12 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Mendi hau, “Alto Carrion” deritzan inguruan kokatua dago, Palenciako iparraldean.
Bertara abiatzeko, autoarekin Cardaño de Arriba herritxoraino joango gara eta hantxe, herriaren sarreran dagoen parkinean utziko (1.400 m.).
Zubia zeharkatu eta herrian sartu beharrean, erreka eskuinetara dugula, aurrera jarraituko dugu iparralderantz eta kilometro erdi pasatxo egitean, ezkerretatik beste errekatxo elkartzen zaion lekura iritsiko gara. Zubia zeharkatu eta beste errekatxo honen ondotik abiatzen den bidea hartuko dugu, hasieran iparralderantz, baina laister poliki poliki, mendebalderanzko norabidea hartuko du, aran txiki polit bateko larreetan zehar, aurrean igo behar dugun tontorra ikusten dugularik.
Ordu bete ostean, arana hego alderantz okertzen da, pixka bat aurrerago bukatzeko (1.750 m.). Goiko larreetara igotzeko, mendebalderantz joko dugu, gorago sumatzen den erreka tarte edo zintzur baten ezkerretik doan bide zidor batetik. Bidexka hau ez da garbi ikusten hasierako harritzan, baina zenbait “kairn” aurki daitezken arren, ez dira beharrezkoak, gorago garbi ikusten baita nondik izen behar duen.
Halaxe, goragoko zintzur hori ezkerretatik gainditzean, goragoko larreetara aterako gara (1.950 m.) eta bakoitzak nahi duen lekutik, aurrean, tontorraren hegoaldean dagoen lepora joango gara (2.200 m.). Orain iparralderantz, tontorrera doan bidexka errazetik, hogei minutuan iritsiko gara. (2.341 m. 2:30)
Tontorretik ikusmira zabala dugu: Espigüete (oso hurbil), Riaño inguruko mendi pila bat, Picos de Europa, inguruko Peña Prieta eta Curavacas, ea.