Curavacas ohiko bidetik

Enviado por ietxaburu el 2010, Febrero 11 - 22:02.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Palencia
ABIAPUNTUA Vidrieros
Esquema Vidrieros - Callejo Grande - Curavacas
Relacionados »Curavacas (mendi)
Gora-behera1240 m
Luzera10 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Cervera de Pisuergatik Guardora doan errepidea hartuko dugu Triollo herriraino. Hemen, errepide nagusia utzita, hiru kilometrora dagoen Vidrieros izeneko herritxora jarraituko dugu. Bertara iristean, enparantzatxoan aparkatu ahal izango dugu (1.330 m.).

Herritik ipar-mendebalderantz abiatzen den pista hartuko dugu, zelaien ondotik eta kilometro erdira, pistak aurrera jarraitzen duen arren, eskuinetara, errekatxo baten ondotik, gorantz iparralderantz hasten den bidea hartuko dugu. Bidea oraingoz atsegina da, erreka aldamenean eta zuhaitzak nagusi. Halaxe, hiru ordu laurdenera, Cabriles deituriko larre txiki polit batera iritsiko gara (1.600 m.). Gain gainean dugun Curavacas mendiak, oso itxura ederra dauka, harkaitzaren koloreak, berde ikuttu bat daukalarik. Gailurra, ekialdetik mendebalderantz luzatzen da. Tontorrera igotzeko ohiko bidea, tontorraren eskuineko aldean (ekialdean) dagoen korridore zabal batetik da. “Callejo Grande” deitzen diote

Berriro gorantz iparralderantz. Baina orain arteko bide polita eta erosoa bukatu da. Orain harritza nagusi den inguru batean sartuko gara. Hasieran, landareen artean, bidea nondik den garbi dago, baina gero, harritza besterik ez dago. Oin arrastoak leku askotatik doaz. “Cairn”ak ere bidexka bat baino gehiago seinalatzen dute, baina denak ere, desatseginak.
Halaxe jarraituko dugu lehenago aipatutako “Callejo Grande”ren hasieraraino. (2.150 m.). Orain, aldapa, lehen baino gogorragoa da, baina harritza bukatu da eta bidea belarditik gorantz doa.
“Callejo Grande”ren goialdean, harkaitz handi baten eskuin aldera, lepo bat ikusiko dugu, baina hori ez da iritsi behar duguna. Harkaitz horren ezkerretik, oraindik gorantz jarraitu behar dugu, azken metroetan, zaila ez izan arren, eskuak lagungarri izan daitezkeelarik,

Lepora iristean (2.450 m.), iparralderantz beheran hasten den korridore estu batetik 5/6 metro jaitsiko gara eta berehalaxe ezkerretara berriro gorantz. Orain “La Plana” deituriko leku zabal batetik gorantz, mendebalderantz, ehun bat metro eta bukatzeko, hegoalderantz, bideak eskuinetara amildegia duelarik beste ehun metro.(2.526 m. 3 ordu).

Jaisterakoan erne, igo garen lekutik aldendu gabe, berriro lepora iritsi arte. Bestela, ipar aldera dauden amildegietan bukatuko genuke eta.

Notes:

Hemen deskribatutako ibilbidea, Curavacas mendiaren orrian, Undaganak jarritako track bera da.