Araotzen mendebala

Enviado por JFdeA el 2008, Noviembre 30 - 13:45.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
ABIAPUNTUA Araotz elizaldea
Esquema Araotz elizaldea-Ezate lepoa-Andarto-Arbe-Santikurutz lepoa-Orkatzategi-Santikurutz lepoa-Araotz elizaldea
Relacionados »Orkatzategi (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Araotz-eko elizaldeko aparkalekutik abiatu gara. Errepidean Mendebalera (gora) jo dugu azken baserriraino. Zoru asfaltatua amaitzen den tokian bidea bitan banatzen da: H.ra ateratzen da Ezate leporakoa, eta M.ra jarraitzen du Santikurutz leporako, bueltan bertotik jaitsiko gara.
Ezate lepoan I.ra eta eskura dugu Andarto tontorra.
Ezate-ra bueltatu gara dena elurtuta baitago. Bertotik Arbeko Degurixa-rako sarrerara jo dugu.
Arbe-tik behera, hau da, I.ra abiatu gara lehenengo bordetaraino. Berton altuera galtzeari utzi egin diogu, eta eskuineko gurpidea hartu dugu Santikurutz leporaino. I.ra.
Santikurutz lepotik I.ra aurrez aurre dugu Orkatzategi.
Tontorrerako bidean Urtagain lepora helduko gara. Lepo honetatik aukera dago Urkulu urtegira jaisteko.
Orkatzategi tontorreti Santikurutz lepora bueltatu gara. Bertotik, eta Karobi Bide Laburra hartuz elizaldera zuzen-zuzenean haltzeko.
Aukera dago Orkatzategitik E.ra jotzeko eta Urruti auzotik buelta emateko elizalderaino.

Imágenes

***

***

***

***

***