Bermeo bueltako tontorrak

JFdeA-k sortua, 2008, martxoa 9 - 13:33
Zailtasuna
ABIAPUNTUA Bermeo
Eskema Bermeo-Demiku-Katillotxu-Zabala-Sollube-Sollube mendatea-Garbola-Burgoa-Bermeo
Lotuta »Burgoa (mendi) »Garbola (mendi) »Katillotxu (mendi) »Sollube (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Bermeoko hiribildutik abiatuko gara eta bertora itzuli.

Ekialderantz joko dugu. Gernikarako errepidean, Bermeon bertan Kurtzio auzotik Demiku-rako bidea hartuko dugu. Errekatik gora asfaltuzko errepidetxoan gora ekingo dugu.
Izan kontuan itsas-mailatik abiatzen garela.

Demikura heltzean Erako norabide nagusia abiapuntutzat izanda aldapa gora jarraituko dugu Katillotxu tontorraren bila.

Pena, sarritan gertatzen baita, inguruko pinuak bertotik, Katillotxuko paisaia ikusten ez uztea. Tontorreko aztarnaz behintzat gozatu.

Hra Sollube dugu. Abiatu Bermeo-Altamira (Busturia)errepiderantz. Altamirarako norabidea hartu eta Zabala baserriranzko kartela ikustean, Mra, bertotik jo.
Hirugarren baserria gainditu ostean hartu Eranzko pista hartu, plastikozko seinaleak daude.

Norabidea aldatzen da Hrantz.
Gasaren bidearekin topo egitean hortixek abiatu Sollube tontorraren bila. Aprobetxatu Sollube batailaren omeneko oroimenak ikusteko.
Gasaren bideaz baliaturik Sollune mendatera jo. Bidean Sollubeko trikuharria ikusi ahal da.

Bermeo-Mungia errepidea zeharkatu, IMra,Garbola tontorra izango dugu laster. Bidetik atera egin beharko gara Mra.
Bueltatu aurreko bidera eta bidean aurrera egin Burgoarantz.
Tontorrera heldu aurretik Bermeora jeisteko seinaleak ikusiko ditugu, zuri-horiak.
Burgoatik bide horretara bueltatu eta aldaz beheran Bermeora.

Oharrak:

Irteera honek bide ezberdinak lotuz egiten da, eta beraz adi lotune-guneetan eta norabidearekin.rnItsas-maila du abiapuntua eta helmuga. Beraz, ez mespretxatu desnibela.