Belkoain Andoaindik

Enviado por inaxio el 2006, Septiembre 27 - 21:38.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Erraza
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Andoain
Esquema Andoain - Mariako Gaina - Belkoain - Erdoizta - Andoain
Relacionados »Belkoain (mendi) »Belkoain Andoaindik (track)
Gora-behera500 m
Luzera9 Km
Iraupena2:30 - 3:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Autobideko Andoaingo irteeran (autokarabanak daudeneko hori) atera eta herriko sarreran eskubi aldean dagoen aparkalekuan utziko dugu autoa. Etorritako bidetik atzera joko dugu, zubia eta autobide azpiko tuneletik paseaz. Autobidetik datorren errepidea ezkerretara utziaz egingo dugu aurrera, mendirantz abiatzen den errepidea hartuta. Bihurgune zabal baten ondoren bidegurutze bat topatu eta ezker aldetik gora abiatzen den bideari ekingo diogu. Muino zabal baten gainera helduko gara laster eta bertan beste bidegurutze batekin egingo dugu topo. Sorabilla auzora jaisten den bidea bazterrean utzi eta etxalde batera abiatuko gara; etxaldera sartu gabe, ezker aldetik saihestuko dugu, porlanezko bide zabalari jarraituz. Mendebaldeko norabidean jarraituko dugu puska batean (km 1) eta, halako batean, erreka gainean giratzen den bihurgune itxi batekin egingo dugu topo (adi!): ezker aldeko bide zabalean gora egingo dugu orain, baina eskubi aldean utzitako bidetik itzuliko gara gero.

Errekasto baten paretik egiten du pistak gora, basoan barrena. Bide zabalago batekin egingo dugu topo 10 bat minutu geroago, eta eskubi aldetik joko dugu han. Handik gora nahikoa da pista nabarmenari jarraitzea Belkoaineko mendebaldeko lepora heltzeko, ordu laurden baten. Bide asko batzen dituen bidegurutze batekin egingo dugu topo han: eskubi aldeko lehenengoa da jarraitu beharrekoa (badira seinaleak). 5 min-tan helduko gara gurutzearen aldamenera.

Jaitsierarako bizkarreko bideari jarraituko diogu. Bideak hurrengo muinoa saihestu egiten du, baina huraxe da Belkoaineko tontorrik altuena. Nahi izanez gero laster ikusiko duzue zakar artean erdi itota abiatzen de bidezidor estu bat. Bestela Erdoizta aldeko lepora eramango gaitu bideak, eta han, porlanezko bide zabal batekin egingo dugu topo berriro. Aski duzue bide honi jarraitzea lehenago aipatutako bidegurutzera itzultzeko.