Zegamako geralekua - Aitxuri - Zegamako geralekua

JFdeA-k sortua, 2006, ekaina 5 - 11:33
Ibilbide mota Joan-etorria bide beretik
Zailtasuna
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Zegamako geralekua
Eskema Zegamako geralekua-Aizkorri-Aitxuri-Arbelaitz-Lugaitzeko lepoa-Zegamako geralekua
Lotuta »Aitxuri (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Zegamako geralekutik(530) abiatu gara Santiespiriturantz Ilaren seinaleak(zuri-horiak) lagun, hau da HErantz. Bidearen tartetxo baten seinaleak utzi egin ditugu Era jotzeko, berriro aurkituko ditugu eta seinale zuri-berdeetara eraman gaituzte. Hauek segituz gorriak hartu eta Santiespiritutik Aizkorri tontorrerako bide nagusira heldu gara.
Aizkorri tontorrean (1528) 1500 metrotik gorako mendigainei ekin diogu: Aizkorri bera, Aketegi(1549), Aitxuri(1551), Iraule(1511), Arbelaitz(1513). Mrako norabidean.
Tontor horiez gain Kantuzaleta(1410) eta Andreaitz(1434) egin ditugu Lugaitzeko leporako(1381) bidean.
Lugaitzeko lepotik Zegamako geralekurako norabidea hartu dugu, IEra.

Denbora: Zegamako geralekua - Lugaitzeko lepoa (05:30)
Lugaitzeko lepoa - Zegamako geralekua (01:00 inguru)

Aizkorri tontorreraino pagadiaren freskotasunez, hostoen kolorez, eta eguzkiaren argi-izpiez gozatu dugu.
Gainaldean Iparrak jotzen zuen eta bilbotarrok esan dugun legez “fresko”.
Lepotik geralekura berriro basoan sartuta, zoragarri!

Oharra: ahalegintzen naiz puntu kardinalak aipatzen, horiexek iruditzen baitzaizkit bene-benetako erreferentziak, eta guztiontzat argienak. Por zierto, Aketegin geundela gazte talde batekin batu gara, eta horietako bati azaldu behar izan diogu zeintzuk ziren Anboto eta Txindoki nahasten zituen-eta, eta halere Aitxuri puntara heldu. Hamaika ikusteko jaio gara!!