Taxera eta Petrafitxa bailaran zehar

Submitted by Jose on 2005, Octubre 19 - 23:28.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Huesca
ABIAPUNTUA Zuriza
Esquema Zuriza - Taxera - Petrafitxa - Kinboa
Relacionados »Quimboa (mendi)
Gora-behera1000 m
Luzera16 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Zurizatik abiatuta Kinboara igotzeko aukera ezberdinak daude. Jarraian azaltzen dena Petrafitxa bailaran zehar doan bidea da. Zuriza eta Selva de Oza lotzen dituen bidea jarraitzen da hasiera batean, Petrafitxa lepoa baino lehen bide hau utzi eta zuzen gora egiteko.

ZURIZA (1200 m.)

Zurizako kanpinetik hasiko dugu ibilaldia, ekialderantz, Petrafitxa bailaran gora. Errekaren eskuinaldetik doan errepidea jarraituko dugu 2 Km inguruz, ia aldaparik gabe, Taxera izenaz ezagutzen den lekura iritsi arte (35'). Aparkaleku bat dago bertan. Kotxez bertaraino gertura gintezkeen, baina ordu erdiko ibilalditxo lasaia giharrak berotzeko ondo etorri zaigu, hemen hasiko baikara aldapan gora.

Adi! Aparkalekuaren ezkerreko ertzetik bidezidor bat abiatzen da ekialderantz aldapan gora. GR-11 ibilbidearen marka zuri-gorriak daude. Bertatik jarraituko dugu.

TAXERA ATERPEA (1410 m.)

Lehenengo aldapa pasatu ondoren zelaigune txiki batetara iritsiko gara. Taxera aterpea dago bertan (45'). Alanoen ikuspegi eder batetaz goza dezakegu.

Petrafitxa errekan gora jarraitu behar dugu. Bide ezberdinak daude. GR bidea errekaren eskuinaldetik doa, hau da, eztugu oraingoz erreka zeharkatu behar. Beste bide batek kontrako aldetik jarraitzen du. Edozeinetatik jarrai dezakegu, beti ere errekatik urrundu gabe, gorago elkartzen baitira.

Bi bideak elkartu ondoren laugune txiki batetara iritsiko gara, eta beste aldapa bat gainditu ondoren aterpe bat duen zelaigune zabalago batetara (1760 m.; 2h15').

Adi! Honaino jarraitu dugun GR bidea utzi behar dugu. GR bidea begi bistan dugun Petrafitxa lepora igotzen da Guarrintzara jaisteko. Lepo honen eskuinean Txipeta dago, eta ezkerrean Petrafitxa tontorra. Azken honetara igo behar dugu.

PETRAFITXA (2149 m.)

Horretarako, gure ezkerrean dagoen gandor aldapatsua hartuko dugu eta bertatik gorantz jarraituko dugu, bide garbirik gabe, Petrafitxa tontorrera iritsi arte (3h10').

Kinboako gandorrak ipar-mendebalde hego-ekialde norabidea du, eta antzeko altuera duten tontor askoz osatuta dago. Hego-ekialdeko ertzean dagoena da Petrafitxa, izen bereko lepoaren gainean. Beste tontorretara iristeko gandorra jarraitzea besterik ezta egin behar. Ipar-ekialdeko malda oso malkartsua da baina gandorretik ibiltzeak eztu inolako zailtasunik, hego-mendebaldeko malda belardi aldapatsu bat da besterik ezpaita.

KINBOA ALTUA (2176 m.)

Tontorrik garaiena ipar-mendebaldeko ertzean dago (4h).

JAITSIERA

Igotako bide beretik jaitsi ezkero beste 2 ordu t'erdi behar dira gutxi gorabehera.