Webgunearen hezurdura

Submitted by inaxio on 2005, Octubre 11 - 00:00.

Webgunea Drupal erabiliz egina da. Drupal edukiak elkarlanean osatzeko web bidezko tresna bat da, jende askoren artean egindako ahaleginari esker eratutako softwarea bat, eta software librea gainera.

Software librea izateak esan nahi du norberak jaso eta nahi bezala moldatu dezakeela bere zereginetarako. Horixe da hemen egin duguna, Drupal web zerbitzari batean jarri, geure edukiak erakutsi eta osatzeko behar ditugun moduluak sortu eta nahi duenak erabiltzeko moduan utzi.

Drupal bere baitan PHPrekin idatzita dagoen softwarea da, HTMLz eratutako orriak sortzen dituena, MySQL database batetik jaso eta gordetako edukiak erakusteko.

Edukiak database batean gordetzeak edukiak noiznahi eguneratu eta nahi bezala moldatuta erakusteko aukera ematen du. Zuk zeuk aldatzeko nahiz osatzeko moduan prestatuta dago webgunea, baina horretarako ezinbestekoa da sistemak zu ezagutzea. Beraz, webgune hau osatzen parte hartu nahi baduzu, izena ematea da lehenengo lana.