Anayeteko Bertizera igoera Corral de Mulas-etik

Enviado por Jose el 2005, Julio 2 - 00:00.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Erraza
Lurraldea Huesca
ABIAPUNTUA Corral de Mulas
Esquema Corral de Mulas - Anayeteko lakuak - Rojo lepoa - Anayeteko Bertizea
Relacionados »Vértice de Anayet (mendi)
Gora-behera930 m
Luzera13 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ibilbide lasai, atsegin eta erraz honetan, Formigal aldetik Anayeteko lakuak dauden goi-lautadara igoko gara lehendabizi, ondoren Anayeteko Bertizera igotzeko. Anayeteko tontorraren eta Midi d’Ossauren ikusgarritasunaz eta Anayeteko lakuen edertasunaz gozatzeko aukera izango dugu.

CORRAL DE MULAS (1.625 m.)
Formigal herritik Portalet mendatera erdi bidean dago Corral de Mulas, eta eski estazioko aparkaleku batetara doan errepidea hasten da bertan. Eski garaitik kanpo langa batek izten du errepide hau.
Gure aurrean Culivillas bailara dugu, eski instalazioek “apainduta”. Bailara guztia zeharkatu behar dugu Anayeteko lakuak dauden goi-lautadara iristeko. Horretarako, errepidea jarraituko dugu tarte labur batez. Laster, Anayet idatzita duen seinale bat ikusiko dugu bidearen eskuinaldean. Honek adierazten duen bidea jarraituz errepidea ekidingo dugu.
Eski instalazioak atzean utzi eta bailaran gora jarraituko dugu, hego-mendebalderantz lehenengo eta mendebalderantz gero. Anayeteko lakuetatik jaisten den errekak sortzen duen ur-jauzi ederraren ondotik pasatuko gara.

ANAYETEKO LAKUAK (2.200 m.; 1h20’)
Ur-jauzia gaindituta, Anayeteko lakuen goi-lautadara iritsiko gara. Anayet tontorraren eta Midi d’Ossauren ikuspegi zoragarriak ditugu. Anayeteko tontorra eta Bertizearen arteko lepoa erreferentzia hartuta (mendebalderantz) lautada zeharkatuko dugu.

ROJO LEPOA (2.380 m.; 2h)
Aldapa labur bat igota bi Anayeten arteko lepora, Rojo lepora, iritsiko gara. Begien biztakoa de zergatik duen izen hau. Gandorra hegoalderantz jarraitzea besterik etzaigu falta tontorrera iristeko (2.555 m.; 2h20’).