Barrendiola .. Butreaitz

Submitted by Leazpiarra on 2004, Octubre 25 - 00:00.
Dificultad Oso zaila
ABIAPUNTUA Barrendiola
Relacionados »Buetraitz (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Barrendiolatik irtetzen dan bidea hasieran Artzanburura eramaten duenaren berdina da, Jaondoko txaboletara edo Akaitz azpiko iturrira eramaten duen gurutzebidera ailegatu arte. Hemen ezkerretara Jaondora joan beharrean aurrera segituko dugu Akaitzerako bidean. Laister larre batzutara iritsiko gara, ikuspegu ederrekoak. Hemendik Akaitzen forma zorrotza ikusten da eta eskubitara Aloñako zerra, lehenengo tontorra eta altuena Butreaitz delarik. Hara doan bidea argi ikusten da eta ordu laurden baino lehenago txabola batzutara iritsiko gara, ondoan emari oneko iturri bat dagoelarik. Nik ez det iturri hau inoiz lehor ikusi. Hemendik zuzen igo beharko dugu Akaitz azpiko zelaira iristeko, baino ez dira aldapa gogorreko metro gutxi batzuk besterik. Behin bertan nik uste merezi duela Butreaitzera igo baino lehen Akaitzera igotzea lehenengoaren ikuspegia harigarria baita iparraldetik begiratutakoarekin alderatu ezkero. Akaitzera igotzeko onen oinetatik ekialdera(ezkerrera), hau da, Butreaitzen kontrako norantzan, aldapan gora doan bidetxoa hartuko dugu Arriurdin ondora ailegatzeko, eta gero mendebaldera Akaitzeko tontorrera. Pendiente handiko aldapa jaitsiko dugu Akaitz eta Butreaitzen arteko pasora jaisteko eta harkaitz eta harri askoko aldapa gogorraren ostean Butreaitz eta Aloñako amildegien ikuspegiaz gozatu ahal izango dugu. OSO GOMENDAGARRIA.