La Mazorra gainetik .. Torada

Submitted by BatenBat on 2004, Junio 20 - 00:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
ABIAPUNTUA La Mazorra gainetik
Relacionados »Torada (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ahedo del Butronetik(860m) herriko mendebalderanzko bailaratxorantz jo, herritik bertatik abiatzen den pista batetik.
00:30ra 960 metrora dagoen lepora helduko zarete.
00:50ra 1040metrora dagoen bigarren lepora.
Pista jarraitu haize-erroten zentraleraino, berton ekialderantz pista bat ateratzen da, hau bera jarraituz helduko zarete tontorrera.
Buzoia du.
Aukeran badaude beste hainbat bide. Errazenaren aipamena jarri dut, norberak egin dezala berea, eta gura izanez gero horren berri eman.
Pagadi, artadi, urrezti franko.
Ondo ibili!!