Legazpi .. GorostiagaSubmitted by Leazpiarra on 2004, March 30 - 00:00.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Legazpitik irtetzen dan abiapuntu nagusia San Inazio auzoko Arkutik irtetzen dan pista da, plazan bertan dagoena. (ARGAZKIETAKO MAPA BEGIRATU) Hau gurutzatu bezain laster hormigoizko pista bat hasten da, eta kartel inforatibo baten ondotik pasako gara, pixkat aurrerago bideko bi aldetan iturri pare bat utziz. Segidan porlanak harriari utziko dio lekua ta "Felipa" izenez ezagunak diren txaboletatik pasako gara. Aurrera jarraituko dugu eta ezkerretan pagadi gazte bat duen aldapa igo ta gero zabalgune batera iritsiko gara. Bertan iturri bat dago, ezkerretan, Legazpiko iturri geihenak bazela iturgorria. Hemen ia 180º ko bira egiten badugu "Mataburros"eko aldapatik edota Muñazorra ingurutik igo gaitezke. Aurrera jarraitu ezkero galtzeik ez dauken pistatik igoko gara. 5-10 bat min. pasa die. Ezkerretara 180ºko bira egingo dudgu eta pagadi gazteen artean gora egingo dugu. Segitun piñuk azalduko die, denbora batean konpañia egingo digutenak. Eskiñasoak (hegaztiak) ugariak dira ta zorte pixka batekin kattagorriren bat ikusiko dugu, edota orkatza, musker berdea.... pare bat miñututan mendilepo antzeko batean egongo gara, eta alboetatik zenbait bide elkartuko zaizkigu. Bapatean parez pare aldapa gogorreko bide bat hasten da: "Mataburros" izenaz da ezaguna, baino ez da hainbesteako. Onaino ekarri digun bidea jarraitu ezkero muñazorra ingurura joan gaitezke, errekatxoak, pagoak eta haritzak dauden mendiingurua. Mataburroseko aldapari ekingo diogu,7 bat minuturen ostean lautada txiki batera iristeko, bidegurutze bat egia esan. Guk aurrera egingo dugu eta beste aldapa gogor, zuzen eta luze bat igoko dugu, piñu helduen artean(2006). Beste 7 min. Mendipuntatik (947 metro) Legazpira begira bagaude ezkerretan mendipunta batzuetatik ibilbide polita egin daiteke, hau jarraitzeko kondizio bakarra Oñati edo Legazpi aldera ez okertzea delarik. Bide honetatik tumuloak eta ikuspegi ederrak izango ditugu pago eta haritz artean, Jentiletxe, Oregi, Arranoaitz eta Arrola bezalako tontorrak ezagutuz. Igandea baldin bada, eta borondatearen truke, Kimuberriko txabolan salda beroa eta txoixo egosie dazta daiteke. Hemendik Legazpirako buelta porlanezko pista batetik egin daiteke. 3 ordu-3 ordu t´erdi guztira.
|