Segura .. Aitz Leor / Unamendi

Enviado por BatenBat el 2004, Enero 3 - 01:00.
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Segura
Relacionados »Aizleor / Unamendi (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena1:00 - 1:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Segura, futbol-zelaia eta igerilekuaren atzetik abiatuta.
Igerilekuaren ostean bidea bitan banatzen da; ezkerrekoa hartu, Pagamuño Txiki eta Handirakoa.
Asfaltatuta dago. Laster, ezkerrera doan porlanezko bidea irteten da, baina ez hartu, gorantz segi asfaltutik, goian eskuma aldera ikusten den baserri handirantz.
Aldapa leundu eta baserrira iristeko bideak eskumara biratzen duenean, ezkerrera irteten den lurrezko beste pista hartu, eta berehala iristen da hutsik dagoen azken baserri handi batera (15'), inguratu egiten du, eta atzetik, mendi-pista batekin egiten du bat. Aurrerantzean, pista hau dago jarraitu beharra, beti hegoaldera.
45'-50' inguru beharko ditugu pinudi barrenetik, tartetxo batean izan ezik bat ere bistarik gabe, lepotxo bateraino iristeko. Burdinezko gurutze txiki bat dago ezkerrean, eta pinu handi batean Aitz Leorrerako bidea markatuta.
Beste hamar bat minututan iturri bateraino iritsiko gara, eta beste bost behar ditugu Sta. Barbararen ermitaraino, handia, babesteko alderdi ireki batekin eta nabarmen desproporzionatua den porlanezko gurutzea teilatuan duela; mahaiak eta iturri handi bat ere badira, baina parajea pinudiak itota dago.
Honen ostetik, pinu artean, bidezidortxo bat gailurrera egiten du; bost minutu gehiago eta bertan gaude.
Bista ederra da mendebaldera, Aitzgorriko gailurreriara, nahikoa garbia iparrera, baina erabat dago pinuek estalita hego eta ekialdera.
Bidea pinu artean doa beti, tartetxo batean izan ezik, bertan botata eta berri txikiak sartuta daudelako.
Gipuzkoako Mendiak liburuan trabesia egitea proposatzen du gailur hau eta Mariñamendi lotuaz, baina ez dakit merezi duen.