Apr

...

Korolaren goiko ezpaina ilegabea da eta puntan 2 hortz dituen moko laburrean amaitzen da; beheko brakteak bakarrik dira loreak baino luzeagoak; kalizaren hortzak osoak dira, edo bestela luzakin hostokara dute, +- zatitua.

...

Hostoek 1(2) gingil-pare dituzte, serrulatuak; estipulak zerradun/ebakiak dira, koska desberdinekin; loreek 2(3) estilo dituzte eta fruituek 2(3) pireno, inoizka fruituren batzuek pireno bat dute edo 4 dituzte.

Lonicera xylosteum

Landare iledunak; adar gorrixkak; loreak tenteak dira, zigomorfikoak, eta bi ezpain dituzte, formaz eta zabaleraz desberdinak; lore-kandu bilotsuak; baiak bat eginda daude.

...

Hostoxkek peziolu nabaria dute, ertz ia osoak edo irregularki serrulatuak dituzte, eta obatuak edo luzangak dira, lantza-itxurakoak; badago kaliza; samararen gorputza zilindrikoa da.

...

Hostoak 1-14 cm luze dira, lantza-itxurakoak edo obatu estuak; korola 10-15 mm luze da, korolaren oinaldeko hodia estua da, 1,3-2 mm luze, eta gingilak 5-8 mm luze.

...

Labelo belaundua, purpuraz orbandua; bizkarraldeko sepaloa gehienetan ia tentea da; hosto orbandunak; 13-19 mm-ko ezproia.

...

Hosto distiratsuak, batzuetan ziliodunak nerbioetan eta ertzetan, inbulukruak 25 mm-tik gorako diametroa izan dezake; inbolukruaren brakteak berdexkak edo marroi ilunak dira, ez oso gogorrak, ganbilxeak, kanpokoak dekurrenteak zorroaren gainean.

Loreak

Hosto osoak; adar zuri ilupadunak; korola urdinxka; zuhaixka txikia, gehienetan 70 cm-tik gorakoa.

Loreak
Loreak eta hostoak

Kapsulek 4-5 x 7-10 mm dituzte; kapsulen gingilak oso zapalak dira, dibergenteak; pedizelo luzeak, 5-30 mm-koak; korolek 8-10(12) mm-ko diametroa dute.