Apr

Loreak eta hostoak

Hosto gazteek ile luze zuzenak dituzte; fruitu ilaundunak; mulu laxoa; adar nagusia luzea da.

Ophrys vasconica, Ilarduia aldean

Ile-janzkia purpura-kolorekoa eta zurixka da, urdinduta dagoela ematen du; labeloaren ertza marroia da; espekuluak ertzean zerrenda zurixka edo boli-kolorekoa du, W letraren antzekoa.

Loreak

Labeloa 13-16 mm luze da, zehar-ebakiduran ganbila, ez oso iluna, eta ertzean hori-berdexka; petalo angeluzuzenak, lauak; espekulua pixkanaka desegiten da lorearen eztarriraino heldu gabe; lore deflexuak.

Loreak

Merikarpoak 5-7 mm luze dira; merikarpoen hobitxoak zabalak dira eta azpian ildo bat dute.

Loreak

Korola aktinomorfikoa, hodi zuzenarekin eta 8-15 mm-ko diametroa duen orriarekin; merikarpo tenteak, 6-10 mm luze.

Loreak

Hostoak hirunaka daude; kono asimetrikoak; konoen oinaldeko kanpo-ezkaten apofisiak irtenagoak dira gainerakoak baino.

...

Zuhaitza, 5 m baino garaiagoa; hosto bigunak, horztunak, 1-2 zerratuak edo gingil ez oso nabarmenak dituztenak; lore zuriak; sepaloek ilupa dute kanpoaldean; fruitu ia esferikoak edo udare-itxurakoak.

Loreak

Inbolukruaren brakteek eta pedizeloek guruin-ile luzeak dituzte, baita izar-itxurako ile laburrak ere; 1,5 mm inguruko akenioak; landare grisaxka, oinaldean zurik ez daukana.

Loreak

Zurtoineko hostoak eseriak eta besarkatzaileak dira; korola hori argiak, zain bioleta nabarmenekin, eta eztarri aldean bioleta ilunak.

No photo

Korolak 3-6 mm luze dira, horiek edo zurixkak, eta eztarrian ezkata-antzeko 5 zorrotxo dituzte; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak.