Nafarroa

Elo

Esa

Oko

Irazabal

Altitud: 611 m. Puntos de partida: Meaka.

Tontorra, Uazkuru

Altitud: 1247 m. Nombres alternativos: Uaxkuru. Puntos de partida: Lizarrusti, Guardetxea..

Enviado por inaxio el 2022, Septiembre 9 - 12:02.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belabartze
Esquema Belabartze - Baines borda - Ezkaurre pasabidea - Ezkaurre iboia - GR11 kanala - Ezkaurre tontorra - Abizondo lepoa - Argibiela mt. - Belabartze.

Jende gehiena Argibielako mendatetik igotzen da Ezkaurrera, biderik laburrena aukeratuz, baina badira aukera hobeak aldapa gogaikarri hori baino. Eta hauxe da seguraski politena, nahiz eta askoz luzeagoa izan. Bereiziki aipagarria iruditzen zait Ezkaurre eta Baines arteko tartea (paisaia, trikuharriak, Ezkaurreko koba) eta GR11ak tontorrera heltzeko aukeratutako kanala. Kanal hau zaila ez da, baina eskuak erabili beharra dago tarte askotan eta baten bat urduri jartzeko modukua gerta daiteke, luzea baita gainera. Horregatik jarri dut ibilbidea "zaila" dela, tarte honetan erreparatzeko.

Tontorra, Eguerdimuño

Altitud: 1107 m. Puntos de partida: Madotz.

Enviado por inaxio el 2022, Agosto 28 - 15:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea

GR 12aren arrastoa jarraituz heltzen da Puntal de Abajo de Ukerdi mendiaren oinera. Kanal harritsu batetik egiten du igoera eta ekialdeko hegian behera jaisten da itzuleran. Kanalaren igoera zakar xamarra da, jaitsierarako aukeratutako bidea errazagoa.

Puntal de Abajo de Ukerdi tontorra

Altitud: 1815 m. Puntos de partida: Belagua aterpea.

Kurutzeaga tontorra ekialdetik

Altitud: 1307 m. Nombres alternativos: Gurutzeaga. Puntos de partida: Albi, Guardetxea.

Enviado por inaxio el 2022, Agosto 2 - 15:11.
Categorías Artze, Nafarroa
ABIAPUNTUA Arrieta
Esquema Arrieta - PR-NA-24 - Corona/Errazu - Xuritze - Erdiko Larre - Lerdengibel - SL-NA-27 - Hiriberri - Arrieta.

Ibilbide luze xamarra da (18 km), baina erraz egiten dira kilometroak, aldapa leunak dira (mendiko bizikletaz ere egin daiteke seguraski ibilbide osoa, aldapan gora erraz ibiliz gero). PR-NA-24 bidearen arrastoa jarraitzen du igoeran (tarte hau nahiko zatarra da Erdikolarrera heldu arte) eta SL-NA-27a jaitsieran. Xuritzera joateko tartean komeni da GPS edo iparrorratza, basoak bista asko laburtzen baitu; gainontzean jarraitu beharreko bidea nabarmena da.

Enviado por inaxio el 2022, Julio 30 - 09:03.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belaguako aterpea
Esquema Belagua aterpea - Erraizeko lepoa - Oloron Haitza - Lakhura (tontor nagusia) - Lakhura (erpin geodesikoa) - Arrakogoiti lepoa - Belaguako aterpea.

Ibilbidea erraza da, baina bidezidorraren arrastoa nahiko arina da leku askotan eta goi-aldean aldapa handia zeharkatzen du hainbat tartetan, makilak lagun egokiak izan daitezke. Lanbroa sarritan sartzen den lekua da eta halakoetan ohi denez, GPSa komeni da, eta zira arinen bat ere bai beharbada. Arrakogoitiko lepoan GR arrastoari heldu eta, bide askoz nabarmenagoa izaki, hari jarraituz erraz heltzen da Belaguako aterpera.