Orofito mediterraneoa

Beste gako-liburu batzuetan erabili izan diren bi termino batzen ditu: "mediterraneo-menditarra" eta "oro-mediterraneoa". Oro har, eskualde mediterraneoko mendietan bizi diren landareei aplikatu zaie oraingoan.

Landarea

Herrestadarrik gabeko landarea, erroseta lokabeekin; (3)5-15 cm-ko hostoak, lantza/espatula-itxurakoak, dentikulatuak, ertzean karedun poroak dituztenak; lore-elkartea panikula handia da, zurtoinaren erdia baino gehiago hartzen duena.

Loreak

Hostoak ia biribilak edo obatuak dira; zurtoinek guruin-ile zutituak dituzte mutur aldean, gutxienez; lore urdin ilunak; loredun zurtoinak 15 cm-tik gorakoak izan ohi dira.

Loreak
Landarea

Landareak soropil trinkoa eratzen du; gehienetan oinaldeko hostoak ez dira falta loraldian; loredun zurtoinak ez dira izaten 10 cm-tik gorakoak; kalizaren gingilak oso laburrak dira, eskuarki 3.5(4) mm-tik beherakoak.

Landarea eta bisitaria

Oinaldeko hostoek 3 gingil bipinatisektu dituzte eta hauen azken lakainak 2-4 mm zabal dira; lore-elkarteak 3-7 kapitulu ditu, 1.5-2.5 cm-ko diametrokoak, eta 10-15 braktea, tenteak/zutituak; landareak kolore urdinxka du, lore-elkarteetan behintzat.

Hostoak eta fruituak

Landare tentea, 1 m garai gutxienez; 3-15 cm-ko hostoak; kalizaren hodia gingilak bezain luzea da.

Loreak

Korolak 3-13 mm luze dira, marroiak, eta hodian ileak dituzte; kalizaren gingilak obatuak eta kamutsak dira.