fanerofitoa

Begiak substratutik gutxienez 50 cm gora daude. Talde honetan sartzen dira zuhaitzak, zuhaiztxoak, zuhaixkak eta aireko atal iraunkorra duten lianak. Adibideak: Fagus sylvatica, Prunus spinosa, Clematis vitalba. Fanerofitoek hosto erorkorrak ala hosto iraunkorrak dituzten ere adierazten da: (er.) ala (ir.).

No photo

Fruituak galburu zintzilikarietan daude eta hiru gingileko inbolukrua dute; hosto obatuak edo obatu/eliptikoak.

No photo

Hosto osoak edo ertzean altzodunak; tortzel-itxurako begiak; gerba arrak kapitulu-itxurakoak dira, zintzilikariak; arrautza-itxurako kupula, moko bigunez estalia; lore-elkarte emeak arretatik aparte daude.

Hostoak eta fruituak

Landare tentea, 1 m garai gutxienez; 3-15 cm-ko hostoak; kalizaren hodia gingilak bezain luzea da.

Fruituak

Zuhaixka arantzaduna, inoizka arantzagabea, 1-3.5(4) cm-ko hostoekin; 0.7-1.5(2) cm-ko fruituak, 0.2-0.5(1) cm-ko pedizelo ilegabe edo puberuluekin.

No photo

Baia zuri esferikoak; haziek aurpegi lauak dituzte; erdiparasitoa, zuhaixka eta zuhaitz hostozabalen gainean bizi da (errosazea, Populus, Robinia eta abarretan).

Enbor helduaren azala eta hostoak

Hostoak 10-25 cm luze dira, erabat zerradunak; 13-30 x 0.5-0.7 cm-ko gerba arrak; kupulak arantza ilaundunak ditu.

No photo
Fruituak
Hostoak