fanerofitoa

Begiak substratutik gutxienez 50 cm gora daude. Talde honetan sartzen dira zuhaitzak, zuhaiztxoak, zuhaixkak eta aireko atal iraunkorra duten lianak. Adibideak: Fagus sylvatica, Prunus spinosa, Clematis vitalba. Fanerofitoek hosto erorkorrak ala hosto iraunkorrak dituzten ere adierazten da: (er.) ala (ir.).

Lore eta hostoak

Hostoak osoak, iraunkorrak, larrukarak, meheak dira, eta azpialdean iler banaka batzuk dituzte nerbioen gainean; arrautza-itxurako drupak, urdinak metal-distirarekin edo ia beltzak.

Viburnum lantana, Ilarduia aldean

Hostoak hortzdunak, erorkorrak, bigunak, lodiak dira, nerbio nabarmenak dituzte, eta azpialdean izar-itxurako ilez osatutako feldroa daukate; arrautza-itxurako drupak, zapalak, hasieran gorriak eta heldurik daudenean beltzak.

Loreak eta fruituak

Petaloak 5-10 mm luze dira, sepaloak halako 1.5 baino laburragoak; sepalo kamutsak, 8-12 mm-koak, iraunkorrak; fruitu heldua beltza eta mamitsua da, zabalgaitza; 4-12 cm-ko hostoak, obatu zabalak edo obatu/lantzeolatuak.

Hostoak eta loreak

Loreak korinboetan daude, zuriak dira eta hostoak baino geroago sortzen dira; fruitu helduak beltzak dira ia beti.

Lorea

Hostoak 4 cm baino luzeagoak dira, oinaldean bihotz-itxurakoak, gainaldean leunak, ilegabeak; loreak korinbo-erako zimetan daude eta zimek braktea handi gorrixka erorkorrak dituzte; kapsula ilegabea, puntan izan ezik.

Hostoak eta fruituak

Begiak beltzak dira; hostoxkek albo-nerbio baino hortz gehiago dituzte; hostoxkek ileak dituzte azpialdean, erdiko nerbioaren hasieran.

Argazkirik ez
Zabaldu gabeko loreak

Hosto guztiak aske daude.

Hostoak eta fruituak, urtarrilaren hasieran.