fanerofitoa

Begiak substratutik gutxienez 50 cm gora daude. Talde honetan sartzen dira zuhaitzak, zuhaiztxoak, zuhaixkak eta aireko atal iraunkorra duten lianak. Adibideak: Fagus sylvatica, Prunus spinosa, Clematis vitalba. Fanerofitoek hosto erorkorrak ala hosto iraunkorrak dituzten ere adierazten da: (er.) ala (ir.).

Loreak

Landare igokariak; zurtoin birakariak; loreek 2-5.5 cm-ko korola dute eta oinaldean 0.5-1.5 cm-ko braktea bat daukate; baia helduak beltzak dira.

Argazkirik ez
Hostoak

Hostoen gingilek ia orriaren erdia hartzen dute eta ertz zerraduna dute, hortz desberdin askorekin; hosto-txortenak sarritan gorriak dira; loreak hostoekin batera edo geroago irteten dira.

Argazkirik ez

Zuhaitza; adar azintzilikariak, oso luzeak eta malguak; hosto-gain berde ilunak eta hosto-azpi berde-grisaxkak. Gerbak hostoekin batera garatzen dira eta euren oinaldeko braktea hostokarak baino laburragoak dira.

Loreak

Jatorriz Ipar Amerikakoa da.

Hostoak

Hosto-punta kamuts edo muxarratuak; hosto-azpi ia ilegabeak, gehienetan likatsuak, hosto-gainak bezala; urteko adartxoak likatsuak dira, gorrixkak, ilegabeak edo ia.

Argazkirik ez

Hosto erronboideak edo arrautza-itxurakoak, irregularki zerratuak, akumen laburrarekin, azpialdean ileak dituztenak nerbioen galtzarbeetan; urteko adartxo iledunak; fruituaren hegalak hazidun atala bezain zabalak edo apur bat zabalagoak dira; hazidun atala potoloa da eta puntan ilaunduna.

Loreak

Adar gazteak eta hosto-txortenak berde argiak dira; hosto-azpiek guruin eseri bat edo gehiago dute oinaldean; lore-elkarteak 8-15 cm luze dira, hostoak bezala.

Loreak

Hostoek 1-2(3) gingil-pare dituzte, osoak edo hortz zorrotz bakan batzuk dituztenak; loreek estilo bat dute; fruituek pireno bat dute, inoizka fruituren batzuk gehiago dituzte.

Loreak