fanerofitoa

Begiak substratutik gutxienez 50 cm gora daude. Talde honetan sartzen dira zuhaitzak, zuhaiztxoak, zuhaixkak eta aireko atal iraunkorra duten lianak. Adibideak: Fagus sylvatica, Prunus spinosa, Clematis vitalba. Fanerofitoek hosto erorkorrak ala hosto iraunkorrak dituzten ere adierazten da: (er.) ala (ir.).

Fruituak

Hosto distiragabeak, erorkorrak, obatu/lantzeolatuak edo eliptikoak, zorrotzak edo puntaluzeak, ertzean oxkardun/zerrulatuak; kapsulek aurpegi angelutsuak dituzte.

Lorea

Hostoak 2-4 cm zabal dira, obatuak edo obatu/lantzeolatuak, eta albo-nerbio nabarmenak dituzte; korolaren hodia gingilak baino 2-3 aldiz luzeagoa da.

No photo

Hostoen gingilak obatuak eta osoak dira, batzuetan erdiko gingilak hiru gingil ditu; dismarek hegal konbergenteak dituzte, ia paraleloak; lore-elkarteak pedizelo luzeetatik zintzilik daude.

No photo
Fruituak

Hostoek garbi mugatutako estoma-zerrenda bat dute gainaldean (batzuetan apur bat ebakita beheko erdian): galbulu helduak beltzexkak dira eta 4-8 mm-ko diametroa dute.

No photo

Hostoak bi aldeetatik berdeak, ia biribilak eta zakarki zerratuak dira; hosto-txorten zapalak; begiek iletxo urriak dituzte eta likatsu samarrak dira.

No photo

Kiribilek 3-5 adar dituzte eta adar-puntetan ez dute diskorik.

Hostoak eta fruitua
Loreak
Lorea

Hostoak 4 cm baino laburragoak dira, oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak, gainaldean zimurtsuak, bilodunak; loreka banaka daude, edo lore gutxiko zima brakteagabeetan elkartuta; kapsula ileduna goitik beheraino.