fanerofitoa

Begiak substratutik gutxienez 50 cm gora daude. Talde honetan sartzen dira zuhaitzak, zuhaiztxoak, zuhaixkak eta aireko atal iraunkorra duten lianak. Adibideak: Fagus sylvatica, Prunus spinosa, Clematis vitalba. Fanerofitoek hosto erorkorrak ala hosto iraunkorrak dituzten ere adierazten da: (er.) ala (ir.).

Loreak
Adaska bat

Hosto ilegabe et distiratsuak bi aldeetatik; kupularen erdiko eta goiko ezkatak punta zurrun eta zorrotz banatan luzatzen dira maiz; zuhaixka, gehienez 2 m garai, eskuarki; 1-4 mm-ko hosto txortenak.

Konoak eta hostoak

Estomak hosto-azpietako bi zerrenda zuri nabarmenetan daude; konoak zabal bezain luzeak dira eta haien ezkata hazi-emaileen puntak kanporantz okertuta daude; kimu berriak glaukoak dira.

Hosto eta fruituak

Hostoen gingilek punta triangeluarra dute eta bakoitzak 0-3 hortz ditu; disamarek hegal guztiz dibergenteak dituzte, ia-ia aurkakoak; loreak korinbo tenteetan daude.

Lorea
Loreak

Kono luzanga/konikoak, apofisi zorrotzekin; 1 xm-tik beherako haziak, hegal garatuarekin; zuhaitz helduek ez dute guardasol itxurako adaburu trinkoa.

Fruituak

Hostoak 1-2 cm zabal dira, eliptikoak, edo estuak eta lantza-itxurakoak, eta albo-nerbio nabarigaitzak dituzte; korolaren hodia gingilak bezain luzea da gutxi gorabehera.

Hostoak, kontrargian

Hostoak distiratsuak dira, iraunkorrak, 8-12 cm luze, eta garbi mugatutako ertz zeharrargia dute; korolaren hodia gingilak bezain luzea da; zuhaitz txikia; adaburu biribila.

Fruituak

Hosto distiragabeak, erorkorrak, obatu/lantzeolatuak edo eliptikoak, zorrotzak edo puntaluzeak, ertzean oxkardun/zerrulatuak; kapsulek aurpegi angelutsuak dituzte.