Usurbil

San Esteban
San Esteban ermita Usurbilen
Tipo de monumento: Ermita. Municipio: Usurbil. Siglo: No disponible. Estado: No disponible.
...

Ganbara, esparru errektangular itxi bat, ia lurretik azaleratzen ez diren 5 harlosak eratzen dute. Itxuraz badirudi ez duela tumulurik. Ardatz nagusiaren norabidea 130ºtakoa da. Honako neurri hauek ditu kanpokaldean: 1 m. (IM-HE)x0,50 m. (IE-HM). Harlosen neurriak hauek dira: 0,95x0,12 m.; 0,80x0,15 m.; 0,70x0,13 m.; 0,68x0,15 m. eta 0,26x0,10 m. Bertako hareharriak.

--

Trikuharria. Tumulu zirkularra 8 m. diametrokoa, eta 0,75 m.tako altuerakoa bere IMko arkuan eta 0,25 m.takoa Ekialdean. Erdialdean, zutik dagoen harlosa bat nabarmentzen da, barnekalderantz okertua, 1,05 m. luzerakoa eta 0,18 m. lodierakoa, 70ºtako norabidean. Honetatik gertu, Ekialderantz, tumulu gainean etzanda antzeko neurriko beste harlosa bat dago. Bertako hareharriak.

...

Trikuharri poligonala?. Tumulua 12 m. diametrokoa eta 0,55 m.tako altuerakoa bere erdian. Indusketan ikusi ahal izan zenez, aurrez soildu zen bertako ttonttor txiki baten gainean dago eraikita, eta bere IMko sektorean, tumuluaren oinarritzat har daitekeen harlosa etzanez egindako zoru harriztatu bat du. Ganbara, esparru ez-regular bat, 6 harlosaz eratua dago, burualdekoa beste altuenetatik 0,60 m. irtetzen delarik. Ganbara inguratuz, eraztun gisara, zutika ezarritako harlosa txiki sail bat dago. Norabidea 130ºtakoa. Bertako hareharriak.

Tontortxiki I tumuloa 3

Tontortxiki-bizkarrean, Orio eta Usurbilgo mugan, Orio, Usurbil eta Donostiako muga-bertizetik 50 m. HMrantz. Tontortxiki II tumulua 300 m. MHMrantz kokatzen da. Tontortxiki III eta IV tumuluak, bata eta bestea, 130 eta 120 m. Mendebalderantz kokatzen dira.

3

Tumulua 15 m. diametrokoa I-H eta 13,50 m. E-M, eta 1,80 m.tako altuera bere erdian. Erdiko kraterrean, 1x2 m. diametrokoa eta 0,50 m. sakonerakoa, harkosko nahastuen artean 2 harlauza 0,90 m. eta 0,35 m.takoak azaleratzen dira.