Oiartzun

...

Harrespil multzoa. Egun harrespil bakar baten dozenerdi bat lekukoz osatutako hegoaldeko arkua soilik ikus daiteke. Diametroa 4 m-koa dirudi. Bertako granitoarekin egina dago. Inguruan zenbait bloke azaleratzen dira beste harrespilen lekukoak izango liratekeenak eta 1991 hondatuak gertatu zirenak erpin geodesiko bat ezartzeko egin ziren lanen ondorioz.

Kauso II  harrespila

Bi harrespildun multzoa. Bertako granitoa.
1.- Harrespil tumularra. 7,40 m. diametrokoa eta 0,30 m. altuerakoa. Agerian dauden 16 lekukok osatzen dute, 0,40 eta 0,20 m. tarteko altuerakoak.
2.- Harrespil tumularra. 6,50 m. diametrokoa eta 0,65 m. altuerakoa. Ia lur gainean azaltzen ez diren 17 lekukok osatzen dute.

...

Lau harrespildun multzoa.
Euren egiturak, bertan dagoen alertze-mintegiaren ondorioz oso itxuragabetuak eta hondatuak, denera 45 m. karratuko azalera okupatzen dituzte. Bakoitzaren ezaugarriak eta neurriak zehaztea zaila da, baina badirudi bata beste ukituz edo entrelazatuz eraikiak daudela. Harkosko eta harlosa multzoan 19, 0,13 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, dira azpimarragarriak. Inguruko hareharriak.

KAUSO I

Bi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Ia lur gainean agertzen ez diren 21 lekukok osatzen dute.
2.- Harrespil tumularra. Azaleratze harkaiztsu batean eraikia. Diametroa 7 m.takoa I-H eta 6,50 m. E-M, eta altuera 0,65 m.takoa. Agerian dauden 17 lekukok osatzen dute, 0,25 m.tako bat nabarmentzen delarik.

...

Harrespila 7 m. diametrokoa, eta 22 lekukoz osatua, azpimarragarriak direlarik 0,20 eta 0,75 m. tarteko altuerako 13. Gainontzekoak lurzoru-mailan edo erorita daude (5 kanporantz eta 1 barnekalderantz). Barne eremua harkoskoz beterik aurkitzen da. Bertako kuartzoak.

Oihalekuko mairubaratza

Zazpi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1-2.- Bi zirkulu sekantez antolatutako egitura konposatua. 1.k 9,50 m.tako diametroa du eta 29 lekukoz, 1 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, osatua dago. 2.k 6,80 m.tako diametroa du eta 18 lekukok, 0,40 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, osatzen dute. Bi zirkuluak mozten diren tokian ez dago lekukorik, beste lekukoen antzeko harkoskoz eraturiko hormatxo baizik.
3.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, 0,15 eta 0,10 m. tarteko 7 nabarmentzen direlarik. 4.arekin sekantea da.

BASATE

Sei harrespildun multzoa. Bertako granitoak eta arbelak.
1.- Harrespila. 3,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 13 lekukok osatzen dute, 0,18 m. altuerako bat azpimarragarria delarik.
2.- Harrespila. 2,50 m. diametrokoa. Agerian dauden
5 lekukok osatzen dute, 0,15 m.ko altuerako bat azpimarragarria delarik.
3.- Harrespila. 8 m. diametrokoa. Agerian dauden 10 lekukok osatzen dute, 0,45tik 0,20 m. tarteko altuerako
6 azpimarragarria direlarik.
4.- Harrespila. 3 m.ko diametroa I-H eta 5 m. E-M. Harkosko txiki ugarik osatzen dute, 0,40 m. altuerako bat azpimarragarria delarik.

...

Bi harrespil tumulardun multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespil tumularra. 8 m. diametrokoa eta 0,10 m. altuerakoa. Lekuko ugari ditu, 0,50 eta 0,10 m. tarteko altuerako 6 azpimarragarriak direlarik.
2.- Harrespil tumularra. 5,50 m. diametrokoa. Zeharo suntsitua.

Munerre  harrespila

Bost harrespildun multzoa. Bertako kuartzoak eta granitoak.
1.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 9 lekukok osatzen dute, 0,60 eta 0,10 m. altuera tarteko 7 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 17 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerako 5 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.
3.- Harrespila. 5 m. diametrokoa. Agerian dauden 8 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerako 6 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.

Arritxulangaña edo Irumugarrietako mairubaratzetako bat

Hamar harrespil eta bi tumulu dituen multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. 6,50 m. diametrokoa I-H eta 7 m. E-M. Agerian dauden 25 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik hamabost 0,65 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa I-H eta 5,50 m. E-M. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,30 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
3.- Tumulua. 2 m. diametrokoa eta 0,20 m. altuerakoa.
4.- Tumulua. 3,50x3 m. diametrokoa eta 0,15 m. al-tuerakoa.