Aia

Olarteta trikuharria

Trikuharria. Tumulua 12,50 m. diametrokoa eta 1,25 eta 1 m. tarteko altuerakoa. Kontserbatzen den tumulu-zatian ganbara deszentratua dago, Mendebalderantz. Hau espa-rru errektangular bat da, tumulu gainean piska bat azale-ratzen diren neurri txikiko 3 harlosek osatzen dutena (Men-debaldekoa azpimarragarria da, 0,25 m. altxatzen bait da). Bertako kareharriak.

Murugil I tumulua

Tumulua 7 m. diametrokoa IM-HE eta 6,50 m. IE-HM, eta 1 m.ko altuera. Erdiko kraterra, IMra eta Era hedatzen da zanga gisara 0,35 m. zabalera eta 0,30 m.tako sakonerarekin, tumuluaren muturreraino. Bertako kareharriak.

Saberriko Haitzak tumulua

Tumulua 11 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Erdian zulogune txiki bat du. Bertako kareharriak.

1

Tumulua, 13 m. diametrokoa IE-HM eta 10 m. HE-IM, eta 1,30 eta 0.50 m. tarteko altuera. Badirudi, lapiaz gainean eraikia dagoela. Bertako kareharriak.

4

Tumulua 9 m. diametrokoa I-H eta 11 m. E-M, Iparraldeko 1,30 eta Hegoko 0,10 m. tarteko altuerarekin. Erdiko kraterra 3 m. diametrokoa eta 0,30 m. sakonerakoa da. Bertako kareharriak.

4

Tumulua 10 m. diametro eta 1,15 m. altuerakoa. Erdian, IMrantz, zulogunetxo bat ikusten da. Bertako kareharriak.

Murugil II tumulua

Tumulua 10 m. diametrokoa IM-HE (norabide honetan dagoen 2 m. zabalerako zanga batek erabat suntsitua) eta 9 m. diametro IE-HM. Bere altuera IEko 0.60 m. eta hegoaldeko 0,30 tartean dabil. Bertako kareharriak.

2

Tumulua 9 m. diametrokoa eta 1,70 eta 1 m. tarteko altuerakoa. Bertako kareharriak.

1

Tumulua 9 m. I-H eta 11 m. E-M, eta 1.50 eta 0,30 m. tarteko altuerarekoa. Erdiko kraterra 3 m. diametro eta 0,30 m. sakonerakoa. Bertako kareharriak.