J. Zufiaurre

Sarasako Sakana zutarria 2
Ilusiar trikuharria
Dólmen Trikumuttegi Abril 2013

Trikuharria. Tumulua 12 m.tako diametrokoa I-H eta 10,50 m. E-M, eta 0,75 m.tako altuerakoa Ekialdean eta 1 m. Mendebaldean. Baso-pista batek bere HMko arkua mozten du. Erdiko kraterra 4x3,80 m. diametrokoa eta 0,35 m. sakonerakoa da. IE eta HMko tumuluetako kuadranteetan bi harlosa daude etzanda, ziur aski ganbarakoak, 1,55x0,80x0,17 eta 1,40x1,20x0,23 m.takoak, bata eta bestea. Ganbara-harlosak kareharrizkoak dira eta tumulua kareharrizkoa eta bertako hareharrizkoa.

...

Tumulua 13 m. diametrokoa eta 0,30 m. altuerakoa. Ez zuen egitura antolaturik, ez ganbara aztarnarik. Bertako basaltoak.

Túmulo Trikuaizti I  (Septiembre  2015)

Tumulua, 15,5 m. diametrokoa I-H eta 17,5 m. E-M eta 0,60 m.tako altuera erdian, bere itxura haunditzen duen berezko tonttortxo baten gainean eraikia dago. Honen hegalak harkoskoz eta bata bestearekin mihiztatu eta erdi-rantza okertuta dauden harlosaz estalirik daude. Gailurrean, zelaitsua, harkosko etzanak azalera lau bat eratzen dute. Hauek, neurriz erregularrak, monumentuaren azaleneko harritxingarrezko kapa batez estalirik daude. HEko kuadrantean, soilik harri txikiz eratutako igarobide bat zegoen, periferiatik tumuluaren erdiraino, HM-IEko norabidean, iristen zena.