J. Elósegui Irazusta

Jesús Elósegui Irazusta

Jentiletxeko tumulua

Tumulua, 22 m. diametrokoa eta 1,30 m. altuerakoa. Gaur egun, erdian, krater haundi bat du, 14 m. diametrokoa eta 1 m. sakonerakoa. Bertako hareharriak.

5

Tumulua, 20 m. diametrokoa eta 1,70 m. altuerakoa. Gaur egun, erdiko krater haundi bat du 12 m. diametrokoa eta 1,80 m. sakonerakoa. Bertako hareharriak.
Indusketan zehar ikusi ahal izan zenez, bere arkitektura erdi alderantz (zelaitua dena) okertuta eta bata bestearekin mihiztaturiko harlauza eraztun batek, ezarrita dauden ttonttorraren profila jarraituz, osatzen zuen. Multzo osoa harri txikiz estalia zegoen.

6

Tumulua 25 m. diametrokoa I-H eta 22 m. E-M, eta 1 m. altuera. Bertako hareharriak. Bere arkitektura, indusketan zehar azaleratu denez, horrelakoa zen: Erdialdea, toki altuena, azalera zelaitu bat zen, zoruan horizontalki etzandako harlosaz estalirik zegoena (bere erdialdeak aintzinako bortxakeraren baten arrastoak zeuden). Toki hori inguratuz, ttonttorraren hegaletan, angelu agudoan, monumentuaren erdialderantzko norabidean eta bata bestearekin mihiztatuta harlosa haundiak okertuta zeuden. Bere ertza harkosko haundi bertikal tinkatuz osaturiko peristalito batez mugaturik zegoen.

2

Tumulua, 12,50 m. diametrokoa eta 0,75 m. altuerakoa. Industu aurretik oso hondatua zegoen eta krater haundi bat zuen erdialdean. Gaur egun, 7 m.tako diametroa eta 0,55 m.tako sakonera ditu eta zanga gisara Ekialdera eta Hegoaldera zabaltzen da. Bertako hareharriak.