Tx. Ugalde

Tx. Ugalde Cejudo

Itxupeaka tumulua

Tumulua 15 m. diametrokoa eta altuera Iparraldeko 0,60 m. eta Hegoaldeko 1,30 m. tartean dabil. Erdian, bata bestearen ondoan bi zulogune ditu, 2x4 m. diametrokoak eta 0,30 m.tako sakonerakoak, ganbara-harlosarik gabeak. Hala ta guztiz ere, gaseodukto-lanetan, bere ekialdeko sektore osoa jeitsia izan zen 0,15 eta 0,10 m. tartean, hareharrizko harlosa ugari azaleratuz, 0,65x0,35x0,07 m.tako bat azpimarragarria izanez. Bertako kareharriak eta inguruko hareharri triasiarrak.

4

Bost harrespildun multzoa. Bertako hareharriak, kuartzoak eta pudingak.

1.- Harrespila. Diametroa, 4,50 m.takoa I-H eta 4,90 m. E-M. Ia lur gainean ageri ez diren 15 lekukok eratzen dute.

2.- Harrespil tumularra. 5,50 m. diametrokoa eta 0,15 m. altuerakoa. 22 lekukok osatzen dute, 0,35 eta 0,15 m. tarteko altuerako 9 azpimarragarriak direlarik.

3.- Harrespil tumularra. 5 m. diametrokoa eta 0,20 m. altuerakoa. 12 lekukok osatzen dute, 0,25 eta 0,15 m. tarteko altuerako 3 azpimarragarriak direlarik.

Kauso II  harrespila

Bi harrespildun multzoa. Bertako granitoa.
1.- Harrespil tumularra. 7,40 m. diametrokoa eta 0,30 m. altuerakoa. Agerian dauden 16 lekukok osatzen dute, 0,40 eta 0,20 m. tarteko altuerakoak.
2.- Harrespil tumularra. 6,50 m. diametrokoa eta 0,65 m. altuerakoa. Ia lur gainean azaltzen ez diren 17 lekukok osatzen dute.

KAUSO I

Bi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Ia lur gainean agertzen ez diren 21 lekukok osatzen dute.
2.- Harrespil tumularra. Azaleratze harkaiztsu batean eraikia. Diametroa 7 m.takoa I-H eta 6,50 m. E-M, eta altuera 0,65 m.takoa. Agerian dauden 17 lekukok osatzen dute, 0,25 m.tako bat nabarmentzen delarik.

Munerre  harrespila

Bost harrespildun multzoa. Bertako kuartzoak eta granitoak.
1.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 9 lekukok osatzen dute, 0,60 eta 0,10 m. altuera tarteko 7 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 17 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerako 5 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.
3.- Harrespila. 5 m. diametrokoa. Agerian dauden 8 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerako 6 azpimarragarriak direlarik. Ez du lekukorik mendebaldeko arkuan.

Arritxulangaña edo Irumugarrietako mairubaratzetako bat

Hamar harrespil eta bi tumulu dituen multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. 6,50 m. diametrokoa I-H eta 7 m. E-M. Agerian dauden 25 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik hamabost 0,65 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa I-H eta 5,50 m. E-M. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,30 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
3.- Tumulua. 2 m. diametrokoa eta 0,20 m. altuerakoa.
4.- Tumulua. 3,50x3 m. diametrokoa eta 0,15 m. al-tuerakoa.

Túmulo Itxurain  (Marzo 2014)
6

Tumulu zirkularra 8 m. diametrokoa, itxuragabetua eta ia zeharo soildua. Soilik ekialdeko arkuan gelditzen dira hondar batzuk, hemen 0,40 m.tako altuera duelarik. Bertako hareharriak.

...

Zista, 4 harlosak osatzen duten esparru errektangular bat da. Hauetako bat lurretik 0,45 m. irtetzen da; gainontzekoak lurzoru mailan daude. Ez du tumulu edo harrimetarik. Erdiko kraterra 0,30 m. sakonerakoa da, eta bere barnean harri bakar batzuk ditu. Ardatz nagusiaren norabidea I-H da. Bertako hareharriak.

6

Tumulua 9 m. diametrokoa, itxuragabetua ia zeharo hondatua. Soilik bere ekialdeko arkuan gelditzen dira hondarrak, hor 0,60 m.tako altuerara heltzen delarik. Bertako hareharriak.