Allium

Allium moly, Irurtzun aldean

Larre harritsuak eta erlaitzak, batez ere karehaitzetan; 500-1400 m. Lurraldearen erdiko hereneko mendiak: U(B). Med. W: submediterraneoa.

Loreak

Tepalo arrosak edo lilak; erraboilak kanpoko tunika mintzezkoa du eta badu errizoma.

Loreak

Tepaloak 4-6,5 mm luze dia, horixkak; lorezilak korolatik kanpora ageri dira; erraboilaren kanpoko tunika zuntzez estalita dago; lore-elkarte trinkoa, esferikoa.

Allium roseum, Ubaguako arroileko bide bazterrean.

Erraboilaren kanpoko tunika larrukara da, eta sakonune txikiak ditu; kordotxak (2)3-4 atal ditu; tepalo arrosak edo zuriak, erdiko nerbioa arrosa dutenak; hostoak (2)4-6 dira.

Loreak

Kordotxak 1-2 atal ditu, akumen luzean bukatuak, eta bat, behintat, ginbaila baino luzeagoa; lore-elkarteak sarritan baditu bulbiloak.

Loreak

Lore-elkarte trinkoa, bulbilorik ez duena; kordotxak 2(3) atal ditu, zorrotzak eta normalean iraunkorrak; zurtoinak erraboilatxoak eduki ohi ditu oinaldean, erraboilaren gainean.

Loreak

Lorexaki trifidoa; zurtoinen zehar-ebakidura hiru angelukoa da.

No photo

Hosto ilegabeak, ertzean papilak dituztenak; buru-itxurako edo hiru gingileko lorexakia.

Loreak eta hostoak

Tepaloak 9-12 mm luze dira, zuriak; lorezilak korola barruan daude; erraboilaren kanpoko tunika mintzezkoa da edo zuntz gutxi ditu; lore-elkarte laxoa, esferaerdi-itxurakoa.