Phyteuma

1 Loreak galburu zilindriko edo luzanga/oboidean daude; oinaldeko hostoen orria oinaldean bihotz-itxurakoa da (64) >> Ph. pyrenaicum R. Schulz [Ph. spicatum L. subsp. pyrenaicum (R. Schulz) Laínz] Hemikript., (20)30-70 cm. VI-IX. Belartza freskoak basoetako soiluneetan, egitura megaforbikoak, lapiaz eta harkaitzetako arrailadura itzaltsuak; 0-2000 m. Haran atlantikoak eta lurraldeko mendiak: U. Eur.
- Loreak glomerulu ± esferikoan daude; oinaldeko hostoen orria batzuetan oinaldean ez da bihotz-itxurakoa (65,66) >> 2

2 Oinaldeko hostoak bihotz- edo arrautza-itxurakoak dira eta zurtoineko hostoak guztiz bestelakoak, estuak, lineal/lantzeolatuak; brakteak ia linealak dira (65) >> Ph. charmelii Vill. Hemikript., 10-20 cm. VI-IX. Harkaitzetako pitzadurak, goi-mendietan; Ca; 1600-2500 m. Pirinio mendiak: B. Orof. Eur. W.
- Hosto guztiak luzangak edo lerro-itxurakoak dira; brakteak arrautza- edo lantza-itxurakoak dira (66,67) >> 3

3 Hosto guztiak linealak edo oblantzeolatu/linealak dira, osoak, eta goiko aldea dute alderik zabalena; landare nanoak, 3-15(20) cm luze; kanpoko brakteak eliptiko zabalak dira, loreen luzeraren erdia baino laburragoak (66) >> Ph. hemisphaericum L. Hemikript., 3-15(20) cm. VI-IX. Nardus strictaren larreak eta goi-mendietako beste larre-mota batzuk, basoak baino gorago; Si; 2000-2500 m. Pirinioak: BB. Orof. Eur. W.
- Hosto luzangak edo espatula-itxurakoak, oxkardunak; landareak 15-60 cm luze dira; kanpoko brakteak obatu/lantzeolatuak dira, loreak baino laburtxoagoak, berdinak edo luzeagoak (67) >> Ph. orbiculare L. Hemikript., 15-60 cm. VI-IX. Larre harritsuak eta gandor haizetsuak; Ca; 200-2300 m. Lurraldeko mendiak: U; haran atlantikoak eta arroak: B. Eur.

Phyteuma pyrenaicum, Landarbaso aldean

Loreak galburu zilindriko edo luzanga/oboidean daude; oinaldeko hostoen orria oinaldean bihotz-itxurakoa da.