Geranium

Geranium phaeum, Bidasoa aldean

Petalo purpura-beltzezkak, zutituak; merikarpoek goiko aldean 2-4 saihets dituzte.

Loreak
Loreak

Lore-elkartea korinboa da; 6-15(19) mm-ko petalo bioleta-urdinxkak.

Lore eta hostoak

Merikarpoek ile zutituak dituzte; petalo osoak.

Zaingorria

Petaloek azkazal nabaria dute; loraldian sepaloak tente daude; merikarpoek goian saihets irtenak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak; hostoak maiz pinatisektuak dira. [subesp:] Petaloek 9-15 mm dituzte guztira, eta 6-9 mm-ko orria dute; merikarpoek goien 1-2 saihets dituzte zeharretara; lore-hauts laranja.

Loreak

Petaloak (5)6-10 mm luze dira; zurtoinek ile luzeagoak dituzte; landare bizikorra, errizoma laburrarekin.

Lorea

Landare bizikorra; errizoma sendoa.

Lore eta hostoak

Kanduak aldameneko hostoa baino laburragoak dira; merikarpo iledunak.

Geranium lucidum, Irurtzun aldean

Petaloek azkazal nabaria dute; sepalo bizardunak, giladunak, zeharretara tolesak dituztenak, loraldian tente daudenak; merikarpoek goian saihetsak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak.