Saxifraga

Landarea

Landareak herrestadar meheak ditu, zenbait erroseta elkarri lotzen dituztenak; 2-5 cm-ko hostoak, lantza-itxurakoak, dentikulatu/zerredunak, ertz ondoan karedun poroak dituztenak; lore-elkartea panikula laburra da, zurtoinaren goiko erdia baino gutxiago hartzen duena.

Loreak

Hosto txorten estua, orria baino luzeagoa gehienetan; orri erdizirkularra, oinaldean bihotz-itxurakoa edo moztua, bi aldeetan ileak dituena, alde bakoitzean 7 hortz baino gehiago izan ohi dituena; landare sendoa, gehienetan 20 cm-tik gorakoa.

Loreak

Oinaldeko hostoak 2 cm baino zabalagoak dira, oxkardunak, eta ertzetan dituzten sartuneak normalean ez dira sakonak; petaloak 11-16 mm luze dira, ez dute ez ilerik ez zain gorrixkarik.

Landarea

Herrestadarrik gabeko landarea, erroseta lokabeekin; (3)5-15 cm-ko hostoak, lantza/espatula-itxurakoak, dentikulatuak, ertzean karedun poroak dituztenak; lore-elkartea panikula handia da, zurtoinaren erdia baino gehiago hartzen duena.