Errenga

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 770 m
Sistema Oiartzun
Ubicación ED50 30T X.598080, Y.4790200
WGS84 43.256353 N, -1.792966 E.
Nombres alternativos Erenga
Puntos de partida Aritxulegi, Bianditz mt.
Cerca ERRENGA harrespila, ERRENGAKO LEPOA tumulua, ARRITXULANGAÑA harrespila, Bianditz mendia, ARRITXULANGAÑA HEGO harrespila, GATZARRIETAKO LEPOA harrespila, GATZARRIETAKO LEPOA tumulua, GATZARRIETA I harrespila, GATZARRIETA II harrespila, BURNAIZTIETAKO LEPOA harrespila.
Provincia Lesaka, Oiartzun.
Categorías .
images
Errenga
Tontorra ©Enezubi

Aritxulegi eta Bianditz artean dagoen mendia da Errenga, Oiartzun eta Lesaka, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan. Mugarriek eta alanbre hesi batek erdibitzen dute beraz mendia Ipar-Hego norabidean eta Oiartzungo mugarri zahar gehienek bezala santuen izenak dauzkate ezarrita: San Juan, San Juda, San Simon, Santiagotxikia, Santiagonagusia... Bere hegoaldeko hegian harrespil multzo eder bat jasotzen du, mugaren Nafarroako aldean. Tontorra ere hesiak erdibituta dago eta bertan txartelontzi bat dauka, hesiaren oinean. Bizkar luze bat luzatzen da Lesaka aldera, larre eremu zabal eta garbia eratuz gainaldean.

Bertara heltzeko bide errazenak Aritxulegi eta Bianditzeko mendateetatik abiatzen direnak dira, bide eroso eta garbietan barrena. Bianditz gertu dauka, hura ere historiaurreko hainbat harrespilekin, ibilbidea osatu nahi izanez gero.

Imágenes












***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Beste ahaztua

Betikoa, Aia eta Bianditz artean egonda... .
Zerrendan gehitu dut, nire haurtzaroko mendi bat delako, tipikoenetarikoa. Abiapuntu egokiena Aritxulegiko mendatea da. Tunelean eskubiko bidea hartu, txabola batzuetara doana. Aiako bidea alde batera utzi eta segi pistari. Zenbait muino igotzen ditu azken muino handia arte. Zuzenean edota inguratuz igo dezakegu, bista ederrak dituelarik.