Otsogorrigaina

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1922 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.669780, Y.4758310
WGS84 42.956645 N, -0.919827 E.
Puntos de partida Larrau mt./ Ütürzeheta, Mintxate, Lojibarrea, Uztarroze. (Z.)
Cerca OTXOGORRITXIPIA tumulua, Barazea / Xardekagaina mendia, Pistako harrespila harrespila.
Provincia Iparraldea, Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Otsogorrigaina
Otsogorrigaina Gaztarritik ©zuriain

Mendi gutxi izanen dira Euskal Herrian hain izen ederra dutenak. Kartxela eta Barazearekin batera, Mintxateko zirku zirraragarria osatzen du Otsogorrigainak. Ohiko igoeretako bat Mintxatetik abiatzen da, belarrezko malda gogorretan gora. Arrako bentatik ere igo daiteke, Kartxelarekin batera, baita Larrauko mendatetik ere, Gaztarritik igaroz, txango luze baina gorabehera handirik gabean. Iparraldetik abiatzen diren bideak askoz ere neketsuagoak dira, gorabehera izugarriak direla medio.
M. Belaskok bere hiztegian gogorarazten digun bezala, toponimian "gorri" hitzak batzuetan ez dio erreferentzia egiten koloreari, zuhaitzik edo babesik gabeko toki bati baizik.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

***

**

***

Related nodes

Otsogorrigaina

Otsogorrigaina mendia Nafarroa eta Zuberoaren artean dago, Oritik gertu. Inguru zoragarri batean dago kokaturik, eta bertan lasaitasuna eta edertasuna da nagusi. Guk igo ginen egunean (irailaren hasieran) ez genuen pertsona bat ere bertan topatu egun osoan.
Larrau mendatetik abiatu ginen (Otsagabia eta Larrañe artean). Tunela eta muga kotxez pasatu, eta Zuberoan sartu bezain laster, kilometro batera edo, hartu eskubian dagoen pista bat. Pista luzea da, 8 kilometroetakoa, eta kotxez egin daiteke (denbora eduki ezkero, gomendagarria da oinez egitea, ingurua merezi du eta). Guk 7. kilometroan utzi genuen kotxea, erreka eta txabola baten ondoan.
Toki horretan dagoen pakea eta bakartasuna leku gutxitan antzeman dugu. Belardi zabalek eta abereek (ardiak, behiak eta zaldiak)osatzen dute paisajea. Ori mendia, erraldoia, gure atzean geratzen da.
Puntu horretatik hasi ginen igoera. Ordubete igo ondoren, belardi zabal eta lau batera heltzen da, eta hortik ikusten da ezker aldean Otsogorrigainaren gailurra. Ordu laurden batean muga egiten duen muino batera iristen da, "Otsogorrigaina txipia" izeneko puntura. Hesi luze bat dago muga egiten, eta gure aurrean Kartxela mendiaren irudi ikusgarria agertzen da ere.
Puntu honetatik ezkerretara abiatuz, 20 minututan iristen da Otsogorrigainaren tontorrera. Igoera nahiko erraza da egin dugun bidetik, baina kontuz ibili behar da tontorretik gertu, beste aldean dagoen amildegia ez baita txantxetakoa.