Erroberriko GainaEnviado por inaxio el 2021, Junio 29 - 21:06.
Erroberriko Gaina, tontorra ©inaxio Soratxipitik uren banalerroaren ardatz nagusiari jarraituz mendebaldera joz gero hurrengo gaina Erroberriko Gaina da, Ello eta Urradi lepoen artean. Larre mendia da, hura bezala, baina pixka bat apalagoa. Haitz mutur batzuk ageri dira han-hemenka, baina pasaia soila da gainontzean eta ikuspegia, horregatik, oso zabala. Aipamen berezia merezi du bere HMko bizkarrean aurkitutako Axexuluta tumuluak; ez baitira asko inguru horretan orain arte atzemandakoak. Ez da tontorrean ez txartelontzi eta besterik.
|
Nafarroako toponimia ofizialean erabiltzen den izena hautatu dut
Nafarroako toponimia ofizialean erabiltzen den izena hautatu dut, nahiz eta Eragorri gehiago ikusten den hainbat webgunetan. Azken hau ez da ageri toponimia ofizialean.