ArramiaEnviado por zuriain el 2020, Agosto 11 - 09:34.
![]() Arramia ©zuriain Eguzkiko Muinoan hasi eta Leitza iparraldetik ixten duen mendikatetxoa Arramia mendian amaitzen da, Leitzarango sakanaren gainean. Gain erakargarria dugu Arramia, pago eta haritzen baso batek erabat estalia, baina harrizko gailur panoramiko samar batekin. Hariztian, bidexka ugari daude, baina gehienak ixten ari dira, eta uda sasoian iratzeek eta sasiek oztopatu eginen digute bidea. Pagadian, berriz, pendiz gogorra izanen da zailtasuna. Txangoa motz gertatuz gero, hurbileko Biuztain gaina izanen dugu eskura, baita Eguzkiko Muinorako kate osoa ere.
|
![]() |