Lardin
Enviado por zuriain el 2019, Abril 24 - 08:06.
Lardin
©zuriain
Irunberri, Artieda eta Domeño herrien arteko triangeluan erliebea ez da oso nabarmena. Erromanzado eta Urraulbeitiko paraje hauek leunak dira, eta soroek hartzen dituzte ordoki zabalak.
Lardin mendia ere ez da oso nabarmena, baina zonaldeko erliebe bakanetakoa izanik, talaia polita da lurrande osoaren gainean. Bizkar luzearen ekialdea pinu eta altzifreen baso sarri batek hartua dago, baina gainaldea garbi dago, eta soroak ia mendiaren sokaraino iristen dira.
|