OihanberriEnviado por zuriain el 2018, Diciembre 4 - 13:35.
Oihanberriko gailurra ©zuriain Imotz, Atez eta Basaburuko ibarren artean, mendialde oihantsu bat zabaltzen da, gorabehera handirik gabea. Pagadiek erabat estaltzen dute zonaldea eta paisaia askorik ikusiko ez badugu ere, biziki eskertuko dugu zuhaitzen itzalpea beroak estutzen duenean. Hori bai, kontuz ibili eta orientazio tresnak eraman beharko ditugu ez galtzeko eta gailur ezkutu hauetara arazorik gabe iristeko. Oihanberriko soka berean, ekialderago, Mugarriautsi izeneko gailurra ere topatuko dugu (793m), interes handirik gabea, baina txangoa luzatzeko aitzakia emanen diguna.
|